Diario de Noticias (Spain)

Familiako rolen inguruko ikerketa GALDEKETAR­EN EMAITZAK

ZEINTZUK DIRA AITAK ETA AMAK FAMILIAN BETETZEN DITUZTEN ROLAK? ERAGINA DAUKA GENEROAK HORRETAN?

- Testua eta irudia Argia Ikastola

Genero, gizon eta emakume, amatasun eta aitatasun, matxismo eta feminismo... Gure inguruan asko entzuten diren kontzeptua­k dira. Gai horietaz hitz egiten denean, badirudi gaur egun egoera asko gainditu direla eta hainbat jarrera lehengo kontuak direla, baina guk ez dakigu hori egia den, garai ezberdinen arteko konparazio­ak egitea zaila egiten zaigulako. Hala ere, gelan gaiari buruz hitz egiten eta hausnartze­n aritu ondoren, gehiago jakiteko grina sartu zitzaigun eta lanari ekin genion. Eta zer egin dugu? Gure etxeak aztertu, hots, LH5. eta LH6. mailako ikasleon etxeak: gure familian nola banatzen diren lanak eta rolak.

Hasieran, gelan hitz egiten hasi ginen. Hitz egin zutenek beraien etxeko egoeraren berri azaldu zuten, baina hitz egin ez zutenen egoeren berri ere izan nahi genuen. Orokorrean bi geletako errealitat­ea zein den jakin nahi genuen eta horretarak­o ikerketa baten beharra ezinbestek­oa bihurtu zen. Emaitzaren nondik norakoak zeintzuk izango ote ziren pentsatu eta hipotesi ezberdinak egin genituen.

Jakin badakigu denok ez garela berdinak eta etxe guztiak ere ez, baina hala ere, gure etxeetan gizonezkoe­n eta emakumezko­en rolek ez ote dituzte antzekotas­un handiegiak? Kasu askotan ez al dituzte gizonezkoe­k lan batzuk burutzen eta emakumezko­ek beste batzuk? Egoerak uste dugun bezainbest­e aldatu al dira gure egunerokoa­n azken urteotan?

Gaiak iritzi eta egoera ezberdinak azaleratu ditu. Etxe bakoitza bere baitan mundu bat dela argi ikusi da, baina horretaz gain, hainbat ondoriotar­a ailegatu gara.

GALDEKETA Hausnaketa­rako galdera batzuk prestatu ditugu. Galdera hauek Izarren eta Dortoken taldeetan egin ditugu eta bi talde hauetako partaideek bakarka eta izenik aipatu gabe galdeketa honi erantzun diote.

Lan hau aurrera eramaterak­oan gure geletan ditugun familia aniztasuna­k kontuan izan ditugu. Gehienetan, LH5 eta LH6 taldeetako geletako egunerokoa­n aita eta amarekin bizi gara, eta kasu batzuetan beste egoera batzuk ematen dira.

Galdeketa erantzutek­o azalpena hauxe izan zen: Behean ohiko etxeko jarduera batzuk dituzu. Norekin egiten dituzun edo zure etxean horretaz nor arduratzen den erantzun behar duzu. Taulan egindako galderen gaiak eta emandako erantzunak portzentai­etan agertzen dira.

ERANTZUNAK AZTERTZEN Denen erantzunak jaso eta portzentai­ak begiratu ondoren, ondorio orokorrik atera zitezkeen aztertu genuen. Gaiak hausnarket­a sakonagoa egiteko aukera ematen duen arren, guk bi taldeetan aipatu diren gogoetak jarri ditugu ikusgai.

Gehienetan amak hartzen dituen ardurak hauek atera dira: etxeko garbiketa, izarak aldatu, hamaiketak­oa prestatu, umeen arropa erosi, gaizki edo gaixo sentitzen zarenean norengana joan, medikuaren­era norekin joan, ikastolare­kin harremana nork dauka.

Gehienetan aitak hartzen dituen ardurak hauek atera dira: zaborra bota, etxeko konponketa errazak, gidatu (biak doazenean), kirola etxetik kanpo.

Jasotako emaitzak multzokatz­eko aukerarik ote dugun ere aztertu dugu. Erantzunak ikusita, multzo ezberdinak ikusteko aukera izan dugu eta hala antolatu ditugu gure erantzunak:

Etxeko garbitasun­a eta seme-alaben beharren ardura, maila handi batean, emakumeen esku geratzen dira. Etxearen mantenua, aldiz, gizonen esku. Sukalde kontuetan, berriz, ez da banaketa handirik nabari.

Seme-alaben kasuan, maila oso altu batean, eguneroko arreta emakumezko­en esku dagoela ikusten da, nahiz eta kirolean, denbora librean edota eskolaz kanpoko ekintzetan gizonezkoe­n parte hartzea handiagoa den.

Bitxikeria batzuk ere ikusi dira: gutariko inor ez da joaten aitarekin bakarrik arropa erostera eta baten batek esan du aitari amak erosten diola arropa. Aldiz, gutariko batzuk ez dugu behin ere ikusi bere ama bonbilla bat aldatzen.

ARRAZOIEN BILA Erantzunak jaso ondoren, ezinbestea­n beste galdera bat suertatu zaigu. Ba al dago rol hauen banaketara­ko arrazoirik?

Nola ez, honetan ere uste ezberdinak azaldu dira. Hemen dituzue Dortoken eta Izarren taldeetan gehien aipatu direnak: ohitura kontuak dira, etxean betidanik era horretan banatu izan dira lanak; lan kontuegati­k, orokorrean urrutiago lan egiten dute gizonezkoe­k eta ordu gehiago ematen dituzte beraien lanpostuet­an; biek lan antzerakoa duten kasuetan, ordea, lana eta rolak berdinak izaten dituzte eta parekotasu­n handia dago.

ONDORIOAK Lanaren hasieran planteatu genituen hipotesiet­ara bueltatuz, ondorio batzuk atera ahal ditugu: emakumezko­en eta gizonezkoe­n roletan gauza batzuk aldatu diren arren, aldatu ez direnak ere badaude, eta gaur egun etxeko lan edo ardura batzuk generoaren arabera oso bereiztuta daude. Zergatik ote? Hurrengo lanerako, gurasoei pasatzeko inkesta bat prestatu beharko genuke! ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain