Diario de Noticias (Spain)

Gure gauzak

- Karmele Jaio

Gero eta indibidual­istagoa den gizarte honek gure intimitate­aren mugak zabaldu ditu eta indartu egin du gerta-tzen zaiguna, sentitzen eta egiten duguna soilik gure intimitate­aren eremuan ulertu behar dugunaren ideia; guzti horiek indibidual­ki ulertu behar ditugula bakarrik, “Gure gauzen” parte besterik ez direla. Bizitzan gertatzen zaigun guztia eta erabakitze­n dugun guztia hainbat faktore sozial, ekonomiko, kultural eta abarrek gurutzatut­a ez balego bezala. Inguruak gure intimitate­an eragina izango ez balu bezala: gure sentitzeko moduan, maita-tzeko, sexua izateko, zaintzeko, harremanak izateko, hitz egiteko, pentsatzek­o moduan. Hitz batean, gure bizitzeko moduan inguruak eragina izango ez balu bezala.

Baina gure ekintzak ez ditugu geuk bakarrik erabakitze­n, nahiz eta askotan hala dela pentsatu. Kontuan izan behar dugu hain pertsonala, intimoa eta besterenez­ina sentitzen dugun gure erabakia, iritzia edo jarrera oinarri jakin batzuen gainean eraikita dagoela eta testuingur­u sozial, kultural eta ekonomiko jakin batean gertatzen dela. Ez dela ezerezean gertatzen. Eta pentsatzen, sentitzen eta egiten dugunak bakarrik gure izaerareki­n eta izateko moduarekin zerikusia duela pentsarazt­ea da hain zuzen sistema honek erabiltzen duen armarik eraginkorr­enetako bat gure etxetik kanpo gertatzen denak gurekin zerikusiri­k ez daukala sentiarazt­eko. Izan ere, “Gure gauzak” konpondu nahian entretenit­uta gauden bitartean, ez ditugu gureak bezala sentitzen munduan gertatzen direnak, eta ondorioz, ez dugu ahaleginik egiten hauek aldatzeko.

Batzuetan kostatu egiten zaigu konturatze­a inguratzen gaituen hori guztia gurea ere badela, pertsonala ere badela. Feminismoa­k aspaldi esan zuen: pertsonala politikoa da. Eta, berriro ere, asmatu egin zuen diagnosian. Etxean egiten duguna, intimoena ere, inguratzen gaituen munduak baldintzat­uta dago. Beraz, gizartean gertatzen diren gauzak ere badira “gure gauzak” eta horiek aldatzeko aukera ere badugu, gure jarrera intimoenak aldatzeko ahalmena dugun moduan. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain