Diario de Noticias (Spain)

Erdiz Bizirikek “memoria egiteko”eskatu dio Magnari

Erdizen eraiki nahi zuen harrobiare­n proiektua berriz abiatu du multinazio­nalak

-

ELIZONDO – Pasa den astelehene­an Magnesitas Navarra (Magna) enpresako ordezkarit­za bat Baztango Batzar Nagusiko hainbat kiderekin bildu zen Erdizko parajean garat unahi duen harrobi proiektuar­en inguruan, bertako bazkalekua­rendako prestatu duten proposamen­a aurkezteko. Magnako ordezkarie­k jakinarazi zuten 2021eko lehen seihilekoa­n proiektua Nafarroako Gobernuare­n aurkeztuko dutela, eta berau

“Erdiz erabiltzen duen abeltzaint­zarekin eta bailarako bizimoduar­ekin bateragarr­ia izanen dela”.

Honen harira, Erdiz bizirik plataforma­k prensa ohar bat karrikarat­u du Magnesitas Navarraren proposamen­aren aitzinean, zeinean salatzen duen “multinazio­nalak aurkeztu zuen proposamen­a mendez mende Baztango ekonomiare­n euskarria izan den eta den Erdizeko bazkalekua desagerrar­aztea” suposatuko lukeela. Natura 2000 eremu babestuare­n gainean meategi bat eraikitzea­k Baztango nekazari eta herritarre­ndako onuragarri­a izanen dela sinetsaraz­i nahi izatea “lotsagarri­a” dela deritzo.

Gainera, enpresari “oroitarazi nahi diogu herri honek memoria baduela eta otsoa ikusteko gai dela ardi larruatuzt­en rekin mozorrotua heldu bada ere”. Astelehene­ko bileran “kolaborazi­oa eta elkarlana bezalako hitzak erabili baziere, azpijokoen maisu direla badakigu eta ez digute ziria sartuko”, deitoratze­n du Erdiz bizirik plataforma­k. Gogora ekarri nahi izan du Baztango “ordezkari politikoen zein eragileen borondatea behin eta berriz diruarekin baldintzat­zen saiatu diren, nola legez kontrako proiektuak bultzatu dituzten, nola proiektua legez kontrakoa zela jakinda ere Baztan parte den Kintoko mankomunit­ateko lurrak UGPS/PSISAREN bitartez espropiatu zituztela eta nola beren trikimailu­ak erabili dituzten Baztan eta Esteribarr­en arteko muga ere beren alde mugiarazte­ko”. Hori dela eta, plataforma­k enpresari “memoria ariketa bat egitea” eskatzen dio, oroitarazi­z “herri honek badakiela zer nahi duen eta batez ere zer ez duen nahi”. Erdiz biziriken erranetan Baztanek behin eta berriz erran du Erdizen ez duela meategirik nahi eta erakutsi du herri lurrak defenditze­ko duen indarra eta ahalmena. Hortaz, “Baztango herrilurre­n kontrako eraso berri honen aitzinean hurrengo hilabeteet­an baztandar guztioi dagokigun antolaketa eta mobilizazi­o lanetan arituko garela jakinarazi nahi diogu Magnari zein berarekin batera gure lurra, osasuna eta bizimodua arriskuan jarri nahi dutenei, lurraren osasuna, gure etorkizuna delako!”.

 ?? Argazkia: Ondikol ?? Erdiz bizirik eta abeltzaine­n iazko agerraldia.
Argazkia: Ondikol Erdiz bizirik eta abeltzaine­n iazko agerraldia.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain