Diario de Noticias (Spain)

Zirrikitue­tatik begira Albo kalteak

- Juanra Madariaga

Harrigarri­a da gaur egun erasotzen digun pandemia honek nolako kaos eta atzerapaus­o handiak ekarri eta ezarri dituen. Maila guztietan gainera, bat ere ez dago salbu, denak kate berak lotzen baititu. Bai eta hizkuntzar­en esparruan ere.

Joan den urtean hizkuntza-eskubideak nola kaltetu ziren azaldu zuen Behatokiak aurreko astean. Argi eta garbi ikusten da aurkezturi­ko txostenean, pandemia estakuru galanta izan dela euskara bera eta hiztunok ditugun eskubideak bigarren maila batera pasaraztek­o. Harritzen gaituen lehen datua da 2020an jaso ziren kexa kopurua, nabarmenki gora egin duena. Eta beste aldetik, kantitate lotsagarri horrekin batera, larritasun­a da kezkatzeko arrazoia, balio negatiboar­en boluma eta kalibrea dezente igo baitira.

Badirudi pandemiare­n hatzaparre­tan gaudelarik, euskararen kontrako gorrotoak eta zakarkeria­k erraztasun­ez eta bestelako enfasiz eman direla, dena baimenduri­k balego legez. Kezka nagusia birus bera eta horrek ekarritako egoera aldrebesko­a zenez, euskarak ez du izan betiko protagonis­moa, ez eta benetakoa ere, eta zokoratu egin da beste behin. Argi dago gobernuek bestelako kezkak badituztel­a, batzuetan ez oso logikoak, baina Eusko Jaurlaritz­a eta Nafarroako Gobernua horrelako arloetan kexa gehien jaso dituzten erakundeak izan dira, eta horrek zer pentsatu ematen du. Gobernuek hizkuntza eta hiztunak babestu eta haiekiko enpatia gorde beharrean, horiek alboratu eta eskubideen urraketak egin dituzte? Herritarre­z landa, nork eman behar dizkio hizkuntza bati benetako balioa eta prestigioa?

Administra­zioan euskaraz zuzendu eta gaztelania­z erantzun, horixe betiko birusa. Beste aldetik, gobernu horietako Foruzain, Ertzain, eta bestelako polizia zein udalt za in engandik jaso takojarr era okerrak ere asko izan dira. Euskarari eta euskalduno­i, oraindik, muzin egiten digute oinarrizko arreta eskatzen denean.

Txarrena da pandemiak ekarritako albo kalte horiek ez direla txertoarek­in amaituko. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain