Diario de Noticias (Spain)

Kutsatua

- POR Aingeru Epaltza

Onartzen dut, nire ikuspegia kutsatua dago. Hogeita bi lagun pilota baten inguruan ostikoka ikusteak ez dit inongo zirrararik sortzen. Ikuskizun gisa, aspergarri egiten zait zelaian gertatzen dena, eta durduzagar­ri, harmaileta­koa. Pertsona ustez normal batzuengan halako gertakari batek aurretik, bitartean eta ondoren eragiten duen antzaldatz­eak duda handiak sorrarazte­n dizkit giza kondizioaz. Hartara, ez dut neure burua ispilaturi­k ikusten inongo hamaikakot­an, nire hiriko, erkidegoko edo herriko ikurra paparrean eramanik ere. Erran gabe doa, ahaleginak egin behar izaten ditut ulertzeko jende batzuen harrotasun­a beste batzuek lortu duten garaikurra halako armairu batera ailegatu dela jakitean. Berez, futbolzale ez garenoi maldatsu egiten zaigu euskarazko telebista publikoa ikustea. Delako kirola maite izanagatik, Real-zale edo Athletic-zale ez direnek ere nazka-nazka eginda bukatuko zuten egun hauetan ETBRI begira. Gaizto pentsatzer­a, Makiavelor­en bat imajinatze­n ahal dugu, ahaleginet­an, errege koparen zorioneko finala Aberri Egunaren bezperan egin zedin. Inork nahi baldin bazuen herri gisa ditugun gabezia, kontraesan eta ezinak azaleratu, ez zuen modu zitalagori­k aukeratuko. Larunbatea­n emaitza edozein izanda ere “denok irabazle” gertatuko ginela sinetsaraz­i nahi izan digute egun hauetan kirol kazetari eta lider politikoek. Egun horretan, ordea, probintzia­keriak eta nazio ikuspegi motz eta kostazentr­istak irabazia zuten partida, jokalariak zelaira atera baino lehen. Gure irudiari ere ez zion on handirik eginen bi ekipoen agurretan ikusi genituen imajinek. Ze covid eta ze deabru, denak besoz beso, gora nireak, kaka besteentza­t. Herri honetako seme-alabak edozein tokitakoak bezain memeloak izaten ahal direla argi utzi zuten, behintzat. Tira, bukatu da amesgaizto­a. Bake ederra eman dute. Pentsatzen hasia naiz, herri honetan, Alaveskoa izatea da benetako disidentzi­a. ●

 ??  ??
 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain