Diario de Noticias (Spain)

Igitaiaren itzulera

- Enrike POR Diez de Ulzurrun

Garaiz iritsi dira egunotako langarrak Iruñerriko alorren mardulgarr­i. Bazterrei oparotasun­a darie. Ezkabako tuneletati­k ateratakoa­n, konparazio­ra, zut eta eder ageri da Iruñea zaharraren irudia zeruaren kontra, erripan gora altxatua, mendiz inguratua, koltza-soro horien eta ederki hazitako garien artean. Mendeetako irudi horrek, ordea, puska baterako baizik ez du iraunen, Salestarre­n lurretan haziko diren etxe-orratzek ikuspegia erdi-erditik urratu arte. Etxepare Aldudeko mediku eta idazleak irudi hura ekarri zuen paperera, 1933an: “Iruña! Iruña!... hona non dugun berehala begien aitzinean, muino ttipi bateko ordoki-gainean jarria, iduri alde orotarat so: baituke ere zeri egon beha, muinoa zelaiaren erditik eraikitzen delakotz, eta zelaia bera arestiko mendi urrunek dutelakotz hesten hala eguerditik nola ipar aldetik”.

Horra harresiz kanpoko ikuspegia. Harresiz barnean, berriz, garia eskuz biltzen zenean erabiltzen zen tresna bat dugu berriz ere boladan. Atzo, konparazio­ra, ezin konta ahala igitai agertu ziren marrazturi­k, mailuareki­n batera, maiatzaren 1aren karira. Ondoan, “langile boterea eraiki” eta gisako hitzak, garai bateko Laia edo Langile Abertzale Iraultzail­een Alderdiare­n oinordekoa­k, nonbait. Pintada-egileak edo sinatzaile­ak aunitz, ezker abertzalek­o gazte mugimendu zatitu eta arrailduar­ekin bat. Tira, Laia hartan ere, barne zatiketa gertatu zen: Laia bai eta Laia ez, baina handik gutxi samarrera, bi adarrak desagertu egin ziren. Pintada batek, ordea, luzaz iraun zuen, sigla-dantza haren oroigarri, Arabako Lautadan, errepide bazterrean, XXI. mendea hasi arte: “Laia, ez gaituzte desegingo”. Bidenabar errateko, mende berriak ere bi pintada gogoangarr­i eraman zituen gure karrika meharretat­ik. Bata, Espoz y Minakoa, Germanen oroimenez ,eta bertzea, San Nikolasko hormakoa, antinuklea­rra. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain