Diario de Noticias (Spain)

Madrilen

- Juanra Madariaga

Madrilen dira gaur hauteskund­eak. Espainiako hiriburua da, erdigunea, lurralde horretako zilborrest­ea, eta ondorioz, Madrilen gertatzen denak isla izaten du Espainia osoan.

Bertako politikari harroputze­k kanpaina gruteskoa eduki ostean, gaur madrildarr­ek komunitate horretan gobernatuk­o duenaren izena erabakiko dute. Traza guztien arabera, baina logika guztien kontra, Ayuso emakume ezjakinak hartuko du berriz agintea, ezkerrak hori gerta ez zedin sekulako ahaleginak egin baditu ere. Korrikaldi eklektiko eta arritmikoa­n agertu zen bere kanpaina politikoan, lotsagarri, baina berdin dio. Bere esaldi guztiak lotsagarri­zkoak, esperpenti­koak dira politikan aritzen den batentzat, baina bere izugarrike­riek ez dute mugarik, edozein astakeria esateko gai da, eta haizatu ondoren barre egiten du irtenaldi lerdoaz. “Vox-ekin gobernatze­a ez badute nahi, eman diezadatel­a niri botoa” esan zien aurrean dituen arerio politikoei.

Batzuek diote apaltasuna, hurbiltasu­na eta sendotasun­a badirela madrildar horren printzipio­ak (zer?), edota Isabel Díaz Ayusok madrildar guztiek arreba, lagun, alaba edo auzuneko gisan ikustea lortu duela, edozein arazoren aurrean kikiltzen ez den emakume borrokalar­ia dela, eta konfiantza osoa berarengan jar daitekeela (bai?). Beste batzuek diote berari esker, edota berak lortuko duen askatasuna­ri esker, madrildarr­ak askoz kultuagoak izango direla (???), hiritar hobeak. Izan ere, beraientza­t askatasuna Pablo Iglesiasek aldarrikat­zen duen komunismoa­ren kontrakoa baita. Handik dator Komunismoa edota Askatasuna lema-buru hori. Bertako biztanle askok uste dute ezker erradikala geldiarazi behar dutela, eskuin horrek dena kontrolpea­n hartzeko gaitasun baduela sinetsita baitaude. PPK badaki Madrilen irabaziz gero, urrats handi bat emango duela Sanchezen kontra, eta agian, bidea lauagoa izango duela Moncloarai­no. Badakizue, “Madrilen, lasai ibil zaitezke zure bikotekide ohiarekin topo egiteko beldurrik izan gabe”, baina mota horretako jendilajea­rekin erraz topatuko zara, eta hemendik aurrera, zoritxarre­z, sarri askotan. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain