Diario de Noticias (Spain)

PIRINIOETA­KO EUSKAL IDAZLEEN HARROBIA

● Ia 300 lan Pirinioeta­ko III. Mikroipuin Lehiaketan ● Sariak Ezkarozen banatu ziren joan den ostiralean

- Patricia Carballo

EZKAROZE – Aurten, hirugarren aldiz, Pirinioeta­ko Euskara Zerbitzuen artean Pirinioeta­ko III. Mikroipuin Lehiaketa antolatu dute eta sari banaketa ekitaldia apirilaren 30ean, ostiralean, izan zen Ezkarozen, Zaraitzuko Ibaxako Etxean.

Lehiaketar­en helburua euskararen sormena eta idazmena sustatzea da eta hiru kategoriat­an dago banatua: eskola artekoa, 16 urtetik gorakoentz­ako kategoria orokorra eta 16 urtetik gorakoentz­ako euskara ikasleen kategoria.

300 IDAZLAN Guztira, ia 300 lan aurkeztu dira. Eskolei dagokienez, 190 lan aurkeztu dituzte eskualde osoko ikastetxee­tan dauden Pirinioeta­ko ikasleek. Hain zuzen ere Auritz, Aurizberri, Erro, Garralda, Otsagabia eta Erronkarik­o eskoletara joaten diren ikasleek parte har zezaketen, lehen hezkuntzak­o 3. mailatik DBHKO 4. mailara arte.

Lehen hezkuntzak­o 3-4 kategorian, lehen saria Hiriberrik­o Jon Nazabalek lortu zuen eta bigarrena Ezkarozeko

Carlota Pinok. Lehen hezkuntzak­o 5-6 kategorian, lehen saria Otsagabiko Aiora Goienetxek eskuratu zuen eta bigarrena Aintzioako Eidur Ekisoainek.

DBHKO 1-2 kategorian Itzaltzuko Amane Sancetek erdietsi zuen lehen postua eta Orbaizetak­o Irune Erdozainek bigarrena.

Azkenik, DBHKO 3-4 kategorian lehen saria Orbaizetak­o Iraia Ziaurritze­ntzat izan zen eta bigarrena Izabako Ainara Sarriasent­zat.

16 urtetik gorakoentz­ako bi kategoria zeuden: orokorra eta euskara ikasleena eta 101 lagunek bidali dituzte beren lanak.

Euskara ikasleen kategorian 32 lan aurkeztu dira eta orokorreko­an 69. Aipatzekoa da Pirinioeta­ko eskualdeko idazleez gain, Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoko anitzek parte hartu dutela, hala nola Valentziak­o bik eta Argentinak­o batek ere.

Euskara ikasleen kategorian, lehen saria Urnietako Alba Cabrerak lortu zuen eta bigarrena Carolina Otero valentziar­rak. Kategoria orokorrean, Elena Aierbe tolosarrak irabazi zuen eta Xabier Ariznabarr­eta bigarren gelditu zen.

“Joan den urtearekin alderatuta helduen kategoria orokorrean aurkeztu direnen kopurua hirukoiztu da. Lanak aurkeztu dituzten Pirinioeta­ko parte-hartzaile kopurua ere igo da, 9tik 15era, eta guretzako hori pozgarria da. Euskara ikasleen kategorian kopurua antzekoa izan da. Hortaz, balorazioa ona da eta datorren urtean bertakoak parte hartzera animatu nahi ditugu”, esan zuen Tere Iribarrene­k, Artzibar-auritz-erroibar-luzaide-orreagako Udaletako Euskara Zerbitzuti­k. ●

 ?? Argazkia: emana ?? Saridunak, pasa den ostiralean, Ezkarozen.
Argazkia: emana Saridunak, pasa den ostiralean, Ezkarozen.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain