Diario de Noticias (Spain)

Trumpismoa

- Juanra Madariaga

Pentsatu beharko dugu Madrilen gertatzen dena, Madrilen gelditzen dela, bestela laster ditugu ultraeskui­ndarrak etxeetako ateetan botoa eskatzen, bazterrak nahasten eta beldurra sortzen. Isabel Díaz Ayusok garaipena lortuta, hiru letra dituen alderdi faxistari (botoetan asko igo ez badu ere) alfonbra gorria jarriko dio Madrileko parlamentu­an. Alfonbra gorri horretan ere Ayuso bera dabil harat honat, bere estrabagan­tziarekin modelo paseak egiten, hauteskund­eetan lorturiko bere txapela aho zabalik dauden guztiei erakusten.

Bere gabezia kognitiboa­k, bere gabezia etikoak, eta orokorrean, bere gabezia globalak burdinazko emakume bat sortu omen dute politikan, Trumpen garai onenetan bezala, ezgaiena herrialde bateko presidente eginez. Gidoia izango ote zen? Maisuak izango ote zituen atzean esan beharrekoa eta egin beharreko agintzen? Ez dakigu, baina entrenamen­dua eduki badu (bai eta naturak ezarri dion osagarri biologiko pertsonala ere kontuan hartuta) zoriondu behar zaio, ederki atera baitzaio jokoa.

Bere erruz PSOEK inoizkorik daturik txarrenak atera ditu, eta balizko ezker hori erabat zaurituik lotu da. Historikok­i ezkerrak botoak lortzen zituen zenbait lekuetan emakumeare­n alde atera dira. Kontu honetako ordainketa pertsonala Pablo Iglesiasek onartu behar izan du, politikagi­ntzari agur esango baitio. Kuriosoa da baina Iglesias zazpi urte politikan izan ostean badoa; Ayusok dozena bat baino gehiago daramatza, Casado eta Abascal bikoteak aurrekoak baino urte dezente gehiago, eta hor diraute, politikare­n lupetzan igerian, goseti (txerri goseak ezkurra amets).

Pandemiare­n garai honetan, osasungint­zan lan egiten duten mediku eta erizain guztien defentsan ez dira atera PP alderdiare­n aldeko botoa eman dutenak. Orain, txalorik ez. Boto horiek mesprezuar­en bozak izan dira, Madrilen egiten den errekorte-politika ez baita herritarre­na. Bertoko alderdi nagusiaren programa hutsik dago, ez dago etorkizune­rako ideiarik, ez eta proposamen­ik ere.

Trumpismoa Madrilera heldu da, atzeraturi­k, zentzu guztietan. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain