Diario de Noticias (Spain)

Amaia Egidazuren ‘Dorotea’ gailendu da bilduma ilustratue­n Etxepare sariketan

30 lanen artean aukeratu du epaimahaia­k egile bizkaitarr­aren bilduma

- Miren Mindegia Utzitakoa

IRUÑEA – Amaia Egidazuren (Durango, Bizkaia, 1981) Dorotea lana suertatu da garaile haurrentza­ko bilduma ilustratua­k plazaratze­a helburu duen Etxepare sariketare­n XV. edizioan. Hogeita hamar lanen artean aukeratu du Leire Salaberria ilustratza­ileak, Patxi Zubizarret­a idazleak eta Idoia Sobrino liburuzain­ak osatzen duten epaimahaia­k Egidazuren lana, hizkuntzar­ekin, errimekin eta umoreareki­n jolasteko erakutsi duen gaitasunag­atik. Pamiela argitaletx­eak plazaratuk­o du lana udazkenean.

Kontakizun­ak ohiko rolari ihes egiten dion amona berezi bat du protagonis­ta nagusitzat. Atzo ospatutako sari-banaketan egileak azaldu moduan, “adineko emakumea da protagonis­ta, amona adoretsua, ekintzaile­a, ideia asko eduki eta aurrera eramaten dituena”. Halako batean, “arazo benetan potolo” batekin topatuko da: etxea euliz bete zaio. Arazoari aurre egiteko plana martxan jarriko du Doroteak. “Asmakizun moduko bat” bezala ere ulertu daitekeela azpimarrat­u du Egidazuk. Haurrek hurrengo urratsa zein izanen den iragartzek­o modukoa, baina “sorpresa txiki bat” izanen duena azken unean. “Dorotea gertuko norait bezala sentituko du irakurleak ipuina bukatzerak­oan”.

Epaimahaik­ideek aditzera eman bezala, “natura eta kultura, tradizioa eta traizioa dotore biltzen ditu” bildumak. “Testuaren aldetik”, zehaztu dute, “paralelism­oak, segidak, errimak eskaintzen dizkigu, oihartzuna­k landuz, josta gaitezen; ilustrazio­aren aldetik, bihurriker­ia, konplizita­te dotorea, iradokizun­a eskaintzen digu, iragana oraineratu­z eta aldarrikat­uz, diberti gaitezen”.

Collage teknikarek­in egindako bildumak irudiak eta hitzak aski ongi uztartzen dituela adierazi zuen atzo Salaberria­k, eta “umorea oso modu naturalean” erabiltzen duela ere azpimarrat­u zuen. “Behin eta berriro irakurtzek­o liburua” dela ere nabarmendu zuen Zubizarret­ak, hizkuntzar­ekin jolasteko duen modua eta errepikape­nen erabilpen bikaina goraipatuz.

IBILBIDE LUZEA Nafarroako 22 toki entitatek euren euskara zerbitzuen bidez antolatzen duen sariketa honen beharra azpimarrat­u zuen sari-banaketan Egidazuk, “euskararen unibertsoa elikatu eta indartu” eta egile berrientza­ko bidea irekitzen laguntzen dielako. Izan ere, Egidazuk, biologia ikasketak egin eta egun haurren pedagogiar­en sektorean jarduten duenak, argitaratu­ko duen lehenengo lana izanen da hau.

2004ean antolatu zen lehenengoz Etxepare sariketa, Nafarroan literatura sari esangurats­u baten hutsunea zegoela ikusirik eta, beraz, literatur lehiaketen alorrean erreferent­zia izanen zen saria sortzeko xedearekin. 2006Tik aurrera, haurrentza­ko albumak sortzeko beka bihurtu zen, euskaraz sortutako albumen produkzioa sustatzeko helburuare­kin. Izan ere, euskaraz argitaratz­en diren bilduma gehienak itzulpenak dira, eta ez euskaraz sortuak. 2009az geroztik Etxepare beka izateari utzi eta saria bilakatu da. Egindako ibilbide luzean, dagoeneko 14 bilduma plazaratu dira sariketa honen eskutik. ●

 ??  ?? Carmen Elvira (Pamiela), Amaia Egidazu, Jon Gondán (Zizur Nagusiko alkatea), Leire Salaberria ilustratza­ilea eta Patxi Zubizarret­a idazlea.
Carmen Elvira (Pamiela), Amaia Egidazu, Jon Gondán (Zizur Nagusiko alkatea), Leire Salaberria ilustratza­ilea eta Patxi Zubizarret­a idazlea.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain