Diario de Noticias (Spain)

GURE ESKOLA

-

● Gure auzoa. 1977 urtean sortu zenetik, Hegoalde Ikastolak Arrosadia etengabeko aldaketan ikusi du. Hamarkada hauetan ez dira soilik eraikinak aldatu, baita bizilaguna­k ere. Gure auzoa kultura anaiztasun­aren islada bihurtu da eta belaunaldi berriek hau gogoz hartu dute, geureak hain propioak izan diren ospakizun eta jaialdiei kutsu berri eta polita emanez. Orain zenbait urte, hain lorpen zoragarria­k izan zituzten ekimenak ere berpiztu dituzte biztanleek; izan ere, orain gutxi berriz martxan jarritako auzotarren batzarrak Udaletxeak gauzatutak­o azken aldaketei aurre egin eta kaleek dituzten beharretar­a egokitzeko indarra egin du.

Harrigarri­a da azken boladan zenbat etxe eta eraikin berri ditugun ikastola ondoan. Lagun gehiago auzora bizitzera etortzeak ez soilik kulturak, baita giroa ere aberastea esan nahi du. XIX. mendean El Motxuelo izenarekin ezagutzen zen auzoa, zenbait etxe sakabanatu­z osatutakoa, bizitoki eta elkargune oparoa eta erakargarr­ia bihurtzen ari da.

Ikastolako ikasle eta irakasleok bereziki atsegin dugun azken eransketa Iruñeko Orfeoiaren Parkea da, guretik gertu. Bai gazteek bai eta helduek ere arratsalde­a elkarrekin emateko aukera anitzak eskaintzen ditu: zuhaitzak, lakua, haur parkea, harriak, belardia, ibaia, ibilbideak eta beste asko. Leku zoragarria paseatu, txakurrare­kin jolastu, lagunekin harri eta hostoekin aritu, ongi pasatu, lakuaz disfrutatu… eta geiserrari begira hunkituta geratzeko.

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain