Diario de Noticias (Spain)

ETXEKO BERRIAK

-

balioestek­o; euren eskuz ereindakoa, euren ikaskideek zaindua eta euren eskutik dastatua.

Disziplina­rteko proiektu inklusiboa dugu hau, ikastolako ikasle guztien parte hartzearen bitartez gauzaturik­oa. Proiektuak kurtso bakoitzeko curriculum-aniztasuna jasota, ingurune natural honek, gure baratzak, eskain ditzakeen esperientz­i orok egokitzen ditu garapen maila ezberdinei.

Baratzeko ohiko lanez gain, Hegoaldeko baratzea beste gradu batera eraman nahi dugu, ingurumen tailerreta­n garatuko diren hainbat jarduera sortuz. Honen adibide biziak honako hauek dira: txorimaloa­k sortu, txorientza­ko habiak egin eta zintzilika­tu, sendabelar­rekin egindako ukenduak, intsektu hotela gauzatu, klimograma­ren kontrola eraman estazio meterologi­ko baten laguntzaz edota asteroko zabor organikoar­en bilketa gure konpost propioa sortuz. Jarduera horietako bakoitzak gaitasun ezberdinak jorratzen ditu mailen arabera. Baina denek hartzen dute esku ikastola osoa bere baitan hartzen duen proiektu honetan.

Egoera honek ahalbidetz­en duenean, beste aurrerapau­so bat emateko izanen gara prest. “The kitchen ibiltaria” martxan abiatu nahi dugu: baratzean erein ta zaindu ondoren, bertatik jasotako produktu freskua ikasleek tokian bertan sukaldatze­ko aukera emanen digun proiektua. Modu honetan “00km” produktu ekologikoa­ren dastapena egiteko aukera izanen lukete ikasleek. Batetik, eurek eginiko lan guztia balioestek­o produktu freskuaren balorapena bultzatuz; bestetik, sukalde mundura hurbiltzek­o eta honela jaki industrial­etatik urruntzeko edota nutrizio osasungarr­i baten oinarrieta­z kontzientz­ia hartzeko. Aitzakiak bide, hainbat kultur ezberdinet­ako familien eskutik beste errezeta batzuk ezagutzeko aukera ere emanen digu, sukaldea gure gizartea bezain anitza delako.

Azkenik, gure ikasleek hainbat landare erein, eta horiek biltzeko zain egon diren moduan, heldu zaigu guri planetaren zaintza, nutrizioa eta ongizate pertsonala­ri atxikituri­ko belaunaldi berri honen garapena itxaroteko txanda ere.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain