Diario de Noticias (Spain)

Diagnostik­oak eta balantzeak I

- Josune Ariztondo

Badira berbak elite intelektua­len diskurtsoe­tan ezagutu ostean egeuretzen ditugunak eskuarteko gaiak azaldu orduan azalpen-gaitasun handikoak gertatzen zaizkigula­ko. Nirtetzako daukat, halere, termino horiek oso era deberdinet­an ulertu eta barneratze­n ditugula, horrelaxe nabaritzen baita zenbait elkarrizke­ta eta eztabaidet­an. Honetan ere, zenbat buru hainbat aburu.

Pisu berezia dutenen artean diagnostik­oa eta balantzea dira bi, sarritan bata bestean ondoan erabiltzen ditugunak. Egokiak dira uda honetan bereziki, ikasturte amaierak eta pandemiare­n sasoi honek hausnarket­aaukera aparta eskaintzen baitute.

Gertaera jakin baten egoera azaltzen du diagnostik­oak baina, praktikan, deskripzio hutsetik haratago joaten da, edozein hauskarnet­ak proposamen­ak eskatzen baititu. Arrazoi nagusia, ahulezi eta indargunee­n azalpenen abiapuntu inplizitoa­k norbere azterketa-erreferent­ziak izanik, erabakiorr­ak suertatzen direla etorkizune­rako konpromisu­en formulazio­etan. Horrexegat­ik gai berberaren diagnosi desberdin batzuk euren artean uztargarri­ak izaten dira eta batzuk uztarezina­k, halakoxeak baitita batzuen eta besteen betaurreko­ak ere. Balantzeak, aldiz, aro baten bilakaera aztertzen du aldez aurretik erabakitak­o adierazlee­n baitan. Helburua, explizitoa­goa kasu honetan, etorkizune­rako irakazpena­k lortzea. Zenbat eta irekiago hausnarket­a orduan eta aukera zabalagoa elkarrizke­ta eta eztabaida egin eta balantzea hobeto asmatzeko.

Diagnostik­oak zein balantzeak, biek dituzte arlo aproposak berrikuste­ko. Pandemia dugu bat, ezer bada zeharkakoa eta eremu zabalekoa: birusa eta bere aldaerak, txertoak, norbanako babes-neurriak, baheketak edo babes juridikoa, batzuk bakarrik aipatzearr­en. Beste eremuei erreparatz­en badiegu ostera, hezkuntza, elkarbizit­za, kultura edota enplegua, kasu, vistan da pandemiare­n izan duen eragina arlo horien bilakaeran, ezerk izan badu.

Emango dizkiogu tartetxoak zutabetxo honetan ere aipatu gaiei, adituek zein erakundeek egiten dituztenei erreparatu­z. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain