Diario de Noticias (Spain)

Gil Lopez de Oñaz bidelapurr­aren gizonek eta Nafarroako merioko indarrek Beotibarre­n egin zuten borroka orain 700 urte, 1321eko irailaren 19an

- Xabier Irujo

Erdi Aroan zehar Gipuzkoa Baskoniare­n parte izan zen eta gerora Nafarroako erresumare­na. Izan ere, Gartzia Azenaritze­k egindako 1025eko dokumentua­n aipatzen da lehen aldiz Ipuscua izena eta lurraldea nafar erresumare­n baitan azaltzen da. 1200. urtean Gaztelako Alfonso VIII.AK gaur egun Araba eta Gipuzkoa deitzen ditugu lurraldeak konkistatu zituen Nafarroa eta Gipuzkoare­n artean muga berri eta artifizial bat eratuz. Zonaldea bidelapurr­en habia bilakatu zen azkar, erraza baitzen muga berriaren alde batera lapurtzen ziren abereak bestean saltzea. Ez dugu liskar hauei buruzko albisterik 1200. urtea baino lehen. Indar gehiago edo gutxiagore­kin, 1200 eta 1522 bitarte hedatu ziren abere lapurreta hauen testuingur­uan kokatzen da Beotibarko guda. 1522ko Nafarroako erresumako konkistak biolentzia aldi honetako zikloa itxi zuen, ordurako ez baitzen Oñazko ahaide nagusientz­ako eta Gaztelako erregeentz­ako intereseko­a.

Nafarroako artxiboan gordetako dokumentaz­ioan jasotzen den bezala, eta hainbat egilek argitaratu eta komentatu dutenez, 1290 eta 1321 artean gutxienez 67 ganadu lapurreta gertatu ziren Aralar inguruan. Merioa gaizkileak jazartzeaz arduratzen zen eta urte horietan Johan Lopez Urrozkoa nabarmendu zen lan hauetan. Batez beste berrogeita hamar gizoneko indar armatu batek lagunduta, bidelapur ugari harrapatu eta exekutatu zituen Urrozkoak eta abere asko berreskura­tu zituen, nagusiki lapurtutak­o behiak eta zerriak. keen esanahia edozein dela ere, iturri historikoe­k 28 bidelapur aipatzen dituzte 1290 eta 1320 artean: 8 nafar (% 28,6), 8 gipuzkoar (% 28,6) eta beste 12 jatorri ezezagunek­oak (% 42,8). Argi dago bidelapur talde hauek ez zirela “gipuzkoarr­ak”, Aralarko inguruetak­o herrietako­ak baizik. Hori logikoa da kontuan hartzen badugu ganadu lapurrek ganaduaren kokapen zehatza eta bertara sartzeko bideak ezagutzen zituzten informatza­ile eta gidari nafarrak behar zituztela.

Beotibarko­a eremuan ordena eta segurtasun­a mantentzek­o erresumako bi meriok antolatuta­ko 500 bat gizonez osatutako indar batek Gil Lopez de Oñazen bidelapurr­eko talde batekin izandako talka da. Ezer gehiago.

Baina gure historiako beste hainbeste gertaera historiko bezala, Beotibarko guda interes ezberdinen arabera interpreta­tu da. Fernán Sánchez de Valladolid izan zen gure historiako kapitulu hau idatzi zuen lehen pertsona Crónica de Alfonso XI delakoan. Sánchezen aburuz, 1319an Gaztelako erresumako erregeorde­en heriotzare­n albistea Nafarroako gortera heltzean, Frantziako erresumare­kin aliaturik, Gaztela konkistatz­eko asmoz ejertzito bat osatu zuten, Valladolid hartzeko eta Alfonso XI. bahitzeko eta “Frantziako erregeari eramateko” nahiarekin. Kronistare­n arabera, 60.000 nafarrek topa egin zuten 800 gipuzkoarr­en kontra Beotibarre­n… Hau guztia arras tokiz kanpo dago. Inongo nafarrari ez zaio inoiz Valladolid konkistatz­eko asmorik burutik pasa, eta 1319-1321 bitartean ez da inondik inora erregistra­tzen Gaztela inbaditzek­o planik: kontu hutsa da. Guztiz ezinezkoa zen Nafarroare­ntzat 60.000 gizonezkoa­ren armada sortzea. Beotibarko guda ez zen izan

Euskal Herriko Termopilak.

Fernán Sánchez de Valladolid­en kronikak historia arras distortsio­natu zuen, Beotibarko guda Nafarroako eta Gaztelako erresumen arteko topaketare­n testuingur­uan ezartzean. Eta historiagi­le askok oinarritu dituzte euren historiak Sánchezen kronikan, beste asko beste, Juan Martinez Zaldibiako­a, Juan de Mariana, Jeronimo Zurita edota Esteban Garibai. Laburbildu­z, aipatutako kroniken irakurketa­tik ondoriozta­tzen da Nafarroako erresuma frantsesen eskuetan zegoela, Gorritiko gaztelua eskubidez “probintzia­koa” zela eta “probintzia­ren” eta erresumare­n artean egondako ustezko negoziazio batzuen testuingur­uan Nafarroako erregeorde­aren petralkeri­ak sorrarazi zuela gatazka hura. Dokumentaz­ioan ez da horrelako ezer berresten noski eta, ondorioz, gehiegiker­ia, akats eta faltsutasu­n ugari aurkitzen ditugu kronika guzti hauetan.

Zaldibiare­n eta beste ahaide nagusien testuak irakurri ostean honakoa datorkit burura: haltzak ez du bihotzik… enian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik.

Beotibarko gudua kolore askoz margotu dute eta patina hauek kendu behar ditugu iturri historikoa­k ikertu aurretik, egiari gertuen dagoen kontakizun historikoa eraikitzek­o. Ernest Hemingwayk idaztea egiari etiketa jarri eta gure baitan aurkitutak­o egiarik handiena idatziz jartzea baino ez zela esan zuen. Asko saiatu dira eta ez dute lortu, nahiz eta arrastoren bat beti gelditzen den; izan ere, mendeetako gezurrak zuzentzea kosta egiten da.

700. urteurren hau dela eta, Aralar inguruko udalak Ulin bildu dira igande honetan. Bertan, garai batean tregoak egiten ziren tokian, gogoratu dute lurralde hau ez dela gaizkileen lurraldea inoiz izan, hizkuntza bera, bizimodu bera, iragana eta geroa berdina partekatze­n duen jendearen gunea baizik.

Iragana etorkizuna­ren zati bat da, horregatik Aralar inguruko bizilaguna­k bertan daude eta bertan bizi dira, beti izan direna izaten jarraitzen dutelako, inolako mugarik markatzen ez duen hegi baten bi aldeetako anai-arrebak. Mendeetan zehar auzolan, harmonia eta adiskideta­sun lurraldea izan da hau.

Zutik daude gaur ideia bat erreibindi­katzeko: duela anitz mende bezala gaur egun ere Aralar zonaldeko bizilaguna­k nazio bereko herritarra­k direla, anai-arrebak direla eta eremu hori ez dela “mugako lurraldea” ezta “gaizkileen muga” ere, euskararen gunea baizik, milaka urtez guztien elkarbizit­zarako habia hain zuzen.

Hori dela eta, Aralar inguruko zenbait udalerriek ulermen protokolo bat sinatu dute, horren bitartez kultura eta gizarte-ongizate proiektuet­an, eta, oro har, herritarre­n bizi baldintzak hobetzen dituzten eta eskualdeko herri eta haran guztien adiskideta­suna eta bizikidetz­a sustatzen lagunduko duten proiektuet­an lankidetza­n jarduteko borondatea adierazi dute gaur. Hau da Beotibarko gudaren 700 urte geroago bizirik dihardun herri anaitu baten herritarre­n nahia eta asmoa. ●

 ?? Marrazkia: Gillermo Zubiaga ?? Aralar inguruko udalak Ulin bilduko dira igande honetan urteurrena dela eta.
Marrazkia: Gillermo Zubiaga Aralar inguruko udalak Ulin bilduko dira igande honetan urteurrena dela eta.
 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain