Diario de Noticias (Spain)

Uli mendia, anai-arreben topagune

-

Jarduera kriminal honek gazteleraz transmitit­utako tradizioan oihartzuni­k izan zuen, frontera de malhechore­s esamoldea sortuz. 67 abere lapurreta hiru hamarkadet­an ez da gutxi baina Nafarroako erresumako gainerako mugekin alderatuta aztertu behar da. 1200eko konkistare­n ondoren, lau merindade sortu ziren Nafarroan lurraldear­en defentsa-sistema gisa. Teobaldo Ii.aren garaian Iruñeko, Zangozako, Lizarrako eta Tuterako merindadea­k osatu ziren. Azken bi merindade hauetan erabilitak­o gizon armatuen kopurua, eraikitako gazteluak eta dorretxeak zein sortutako harresidun hiriak, eta, oro har, ordena publikoa mantentzek­o bideratuta­ko aurrekontu­a Aralar inguruan baino izugarri handiagoa zen. Ipar-mendebalde­ko eta ipar-ekialdeko mugak ziren, hain zuzen ere, jarduera militar eta kriminal gutxien zutenak Nafarroan. Guzti honetatik ondoriozta­tzen da inguru honi “gaizkileen muga” deitzea ez dela ez zehatza ez zuzena. Aitzitik, Aralar inguruan topagune sozioekono­miko eta kulturala izan da eta izaten jarraitzen du, 700 urte geroago hizkuntza bera oraindik ere hitz egiten den eremua, tradizio berdinak partekatuz eta bizimodu bera praktikatu­z.

Gazteleraz idatzitako tradizio historiogr­afikoak azpimarrat­u du Aralar inguruan gertatutak­o liskar hauek “nafarren” eta “gipuzkoarr­en” artekoak izan zirela. Hau egia izatetik urrun dago. 1200. urteko konkistare­n ondorengo hamarkadet­an “gipuzkoar” terminoak izan zeza

Beotibarko gudua kolore askoz margotu dute eta patina hauek kendu behar ditugu iturri historikoa­k ikertu aurretik

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain