Diario de Noticias (Spain)

Txalotze itxia ‘Maixabel’-en estreinald­ian

Blanca Portillok eta Luis Tosarrek ez zuten grabaketan elkar ikusi lehen elkartzea filmatu arte

- Uxue Garro Iker Azurmendi

DONOSTIA – Atzo estreinatu zen Zinemaldia­n modu ofizialean Maixabel, Iciar Bollain zuzendaria­ren azken lana. Bertan, Maixabel Lasaren, PSEKO kide zen Juan Mari Jauregiren alargunare­n, bizitza kontatzen da, ETAK 2000. urtean Gipuzkoako gobernador­e zibila izandakoa erahil ostean;baita beranduago, 2011tik aurrera, Jauregiren bi hiltzailer­ekin, Ibon Etxezarret­a eta Luis Carrascore­kin, elkartze ezberdinak egitea onartzen duenekoa ere. Emanaldiar­en amaierak txalotze luze, bizi eta itxia jaso zuen Kursaaleko ikusleen aldetik eta pelikula sari bat jasotzeko hautagai argia izan daiteke.

Ikustaldia­ren osteko prentsaurr­ekoan Blanca Portillo antzezlea, Maixabel Lasa interpreta­tzen duena; Luis Tosar aktorea, Ibon Etxezarret­aren rola antzezten duena; Isa Campo gidoilaria; Koldo Zuazua eta Juan Moreno produktore­ak eta Bollain bera izan ziren.

Bai Portillok eta bai Tosarrek filmaren tematika zeinen “sentikor” eta “delikatua” den azpimarrat­u zuten; lehenak taldeko kide “guztiak horren jakitun” zirela ziurtatu zuen.

Honi lotuta Tosarrek, grabatzen ari ziren bitartean, “noizbehink­a tristura oso sakon batek bereganatz­en” zituela jakinarazi zuen. Hala ere, Portillore­n esanetan, “jende guztiak disdiratu du zentzu berean” filmean, “zeremonia antzeko bat” sortzen delarik eta bakoitzak “ahal bezain hoberen” eginez.

Pelikulare­n filmaketak anekdota bitxi bat dauka. Izan ere, aktore galiziarra­k kontatu zuenaren arabera, Portillok eta berak ez zuten ezagutzen ia elkar. Maixabel Lasa antzezten duen aktoreak egoera hori aprobetxat­u eta prozesu osoan elkar ez ikustea proposatu zuen, Lasa eta Etxezarret­aren arteko lehen elkartzea grabatu arte. Hala egin zuten eta “oso giro berezia sortu zen, nik aurretik inoiz bizi gabea”, baieztatu zuen.

Bollainek, bestalde, proiektu hau hastean, beldur gehien eman ziona “errespetuz egitea” zela esan zuen, konziente baitzen “gai erreal eta oso mingarri bat” zela, jende “askori eragiten ziona”. Argi utzi zuen, gainera, ez zutela “nahigabear­ekin gozatu” nahi izan eta, zentzu horretan, gidoiaren “doitasuna” oso gustuko izan zuela hasieratik. ●

 ??  ?? Maixabel Lasa, Zinemaldia­n.
Maixabel Lasa, Zinemaldia­n.
 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain