Diario de Noticias (Spain)

Mugako hirien artean

- Ana Urkiza

Irun, Hendaia, Biarritz, Errenteria, Donostia eta Hondarribi­an irailaren 10etik 26ra bitartean gauzatzen ari den dantza ikuskizun ibiltaria da “Dantza Hirian”. Hiriz hiri, hiriko kale eta plazetan. Mugaren alde batean eta bestean egiten den dantza garaikidea­ren erakusketa bizia da, mugaren alde bateko eta besteko hirietako kaleetan eskaintzen dena. Bozgorailu bat bakarrik behar da musika aireratzek­o, eta kale lau bat, dantzariek han eta hemen egiten dena partekatu ahal dezaten eta ezagutzera emateko. Proposamen ezberdinek harritu gaitzaten uzteko. Aberatsago sentitzeko.

Kalean dantzariak ikusi ditudanean, datorren ostiralean Nafarroako Parlamentu­an mugaz gaindiko espazioen inguruan burutuko den hausnarket­a, azterketa eta partehartz­e prozesuaz gogoratu naiz, Europaren baitan areago integratze­ko aukerak irekitzen dizkigun lurraldeaz, hain zuzen ere. Bertan aztertuko baitira, erronka globalen aurrean, Europar Batasuneko mugaz gaindiko espazioek nola lagundu dezaketen lurraldeen arteko elkarlana sustatzen eta lurraldeen arteko kohesio ekonomiko eta soziala bideratzen.

XXI. mendeko Europaren eraikuntza­n zeresan handia dute eta izango dute mugaz gaindiko lurraldeek, dantzan jarri ditugun hiriek. Europ ah urbi lago a,g iza ti arragoae ta efizientea­goa eginetas en ti tunahib ad ugu,mugaz gaindiko lurraldeen garapena ere orekatua izan dadin sustatu beharko baitugu. Eta, horretarak­o, lurralde horietako eguneroko bizitza ezagutu beharko da, lurralde ezberdinen arteko garapenera­ko beharrak zeintzuk diren zehazteko eta bizikidetz­a hobetzeko proposamen­ak lantzeko.

Dantzan, hirietan, erraz ikus daiteke elkarlaner­ako aukera. Nork bere erritmoa du, nork bere musika, gorputza sentitzeko eta mugitzeko nork bere modua. Dantzak kaleetan harrapatu gaituen hiritarrok, jantziagoa­k gara orain. Mugaz gaindi sortzen eta bizitzen den errealitat­eaz kontziente­agoak. Eta hurbilago gaude. Askoz ere gertuago, bestearena eta “elkarrena” denaz. Bizitzan eta elkarbizit­zarako, dantzan bezalaxe, pausu zuzenak ematen ikasi behar baita. Elkarrekin. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain