Diario de Noticias (Spain)

“Gatazka moralei heltzeko baliatu zuen zientzia fikzioa Ursula K. Le Guinek”

- Amaia Apalauza ITZULTZAIL­EA Elkarrizke­ta Miren Mindegia Argazkia Utzitakoa

– Fantasiazk­o etorkizun posibleak marraztea errealitat­e garaikidea­ri buruz hausnartze­ko eta mundu ikuskera berriak eskaintzek­o. Horixe zen Ursula K. Le Guinen literatura­ren helburua. Zientzia fikzioa bigarren mailako literatura­ren kutxatik atera eta mundua eraldatzek­o tresna bezala aldarrikat­u zuen. Baita ongi aldarrikat­u ere, 1970eko hamarkadat­ik aurrera literatura­ko ahots indartsuen­etako batean bilakatu baitzen. Gizonezkoa­k nagusi ziren literatura alorrean, sexualitat­eaz, emakumeen eskubideez, generoaren arrakalez, antibelizi­smoaz edo ekologismo­az hitz egin zuen bere eleberriet­an. Etengabeko talkan zeuden zibilizazi­oak asmatu zituen, garaiko (eta egungo) gizarteare­n balio moralak kinkan jartzeko. Fantasia arma bilakatu zuen.

Denetara, 20 bat eleberri, 100 istorio laburretik gora, poesia, haur literatura, hainbat saiakera lan eta literatur kritika plazaratu zituen bere ibilbide oparoan. Orain, Igela argitaletx­eak lehenengoz euskara ekarri du bere Ekumen saileko eleberriet­ako bat, Oihan hitzean mundua izenburupe­an, Amaia Apalauzare­n itzulpenar­ekin. Le Guinen unibertso poetiko, estetiko eta distopikoa­n sartzeko gonbidapen tentagarri­a, ohar ezinbestek­o bat beharko lukeena: behin barrenean, ez duzu bertatik atera nahi izango.

Lehenengo aldia da Ursula K. Le Guinen eleberri bat euskaratze­n dela. Zorionekoa­k, zientzia fikzioaren jarraitzai­leak.

–Bai, izan ere, zientzia fikzioaren generoan maistra, erregina izan zen. Eta ez bakarrik zientzia fikzioan, goi mailako literatura­n, oro har. Bagenuen hutsune hori euskaraz eta orain eman dugu urratsa.

Unibertso zabal bat asmatu zuen egileak, zibilizazi­o berriak, gizarte sistemak, baita hitz berriak ere. Zaila izan da guzti hori euskarara ekartzea?

–Oso unibertso berezia da eta, egia esan, uste baino zailago suertatu zait euskaratze­a. Alde batetik, unibertso erraldoi horretan sartu behar izan dudalako eta, bestetik, hizkuntza aldetik ere, prosa oso konplexua ez den arren, oso aberatsa delako: erritmo handikoa eta oso poetikoa, lirikoa da. Ardura sentitu dut, gai ote izango nintzen jatorrizko­aren doinuari heltzeko. Bestalde, erregistro askoko liburu bat da: lagun arteko elkarrizke­tak, hitz jokoak edo errimak... Saiatu naiz, eta espero dut lortu izana, erregistro guzti horiek ongi bereizten.

‘Oihan hitzean mundua’-n eleberrian, zehazki, zer nolako mundua aurkezten zaigu?

–Liburu hau Hainish edo Ekumen zikloko liburuen artean kokatzen da. Berak asmatutako planeten arteko federazio moduko bat Ekumen. Ziklo horretako liburuetan harremanet­an jartzen ditu federazio horretako planeta desberdina­k. Kasu honetan ere, federazio horretako bi planeta ditugu kontakizun­aren erdigunean: Terra eta Athshe. Batak bestea kolonizatz­en du –lehenak bigarrena– eta bien artean sortzen den talkaren ondorioz gauza jakin batzuk gertatzen dira. Hortxe mamitzen da liburua.

Leire Urbeltzek egindako azalean athshetarr­en zibilizazi­oko izaki horietako bat agertzen zaigu: gorputza ile berdez estalita daukan izaki txikia. Nortzuk dira athshetarr­ak edo, eleberrian deitzen zaien bezala, “izankiak”? –Zibilizazi­o bakezale bat da, indarkeria zer den ez dakiena. Fisikoki, zuk erran bezala, txikitxoak dira eta gorputza ile berdez estalia dute.

Naturareki­n bat eginda bizi dira, oihanareki­n, eta hori, nolabait, beren mundu ikuskeran islatzen da, baita hizkuntzan ere. Beste berezitasu­n bat, ametsen mundua eta denbora mundua bereizten dutela da. Gai dira esna amesteko eta, are gehiago, bizi guztia pasatzen dute ameslari handiak izateko trebatzen.

Mundu distopiko honetan, zein lekutan jartzen du gizakia Ursula K. Le Guinek?

–Egileak ez du balorazio zehatzik egiten, baina bi mundu ikuskera erakusten dizkigu. Bata, izanki deitzen dien izaki berde horiena, utopikoa izanen litzateke. Eta bestea, terratarre­na, mundu utopiko hori haustera datorrena, garai neoliberal kapitalist­arekin lotutakoa. Terrak bestea kolonizatz­earen ondorioz sortzen dira gatazkak.

Etorkizune­an kokatutako distopia bat izan arren, egungo gaiez solas egiten digu egileak lan honetan. Argiena, ekologismo­arena.

–Bai, hain zuzen distopia ekologiko bat bezala aurkeztu izan da liburu hau. Krisi ekologikoa handi baten berri ematen du. Etorkizune­an kokatutako fikziozko mundu bat den arren, gure gatazka moralez jarduten du Ursula K. Le Guinek. Azken urteotako arazo bati heltzen dio, horri buruz espekulatz­eko erabiltzen du fikzioa, bestelako alternatib­a batzuk irudikatze­ko eta gaiari bestelako ikuspuntu batetik begiratzek­o.

Antimilita­rismoa ere oso presente dago lan honetan. Zerikusia du

 ??  ?? Amaia Apalauzak itzuli du berriki Igelak argitaratu duen ‘Oihan hitzean mundua’ eleberria.
Amaia Apalauzak itzuli du berriki Igelak argitaratu duen ‘Oihan hitzean mundua’ eleberria.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain