Diario de Noticias (Spain)

1 Egiteke dago, guztion zorra

- Elena Etxegoyen

994az geroztik, irailak 21an Alzheimerr­aren Munduko Eguna ospatzen da. Era batera edo bestera, bai gure familian bai gure ezagunen artean, gaitza neurodegen­eratiboa honek guzti-guztiok kolpatu gaituela ziur nago. Alois Alzheimer psikiatra alemaniarr­ak 1906an aurkitu zuen gaitza eta, mende bat pasata, momentuz ez dago ez tratamendu­rik ez sendabider­ik: azken 25 urteotan ikerketare­n eskutik aurrerapen­ak egin arren, gaixotasun­ari buruz dakiguna gutxi da: bere jatorria guztiz zehaztuta oraindik ez dagola, kausa bakar bateri ez diolako erantzuten, askori baizik. Osasunaren Mundu Erakundeak 2050. urterako egindako aurreikusp­enak, munduan zehar Alzheimer-ek jota izango diren pertsonen kopurua 150 milioi baino handiagoa izango dela dio –gaur egun, berriz, 50 milioi–. Espainian 800.000 pertsonak diagnostik­auta daude, Euskadin eta Nafarroan 30.000 eta 4.000 lagun baino gehiagok, hurrenez hurren. Euskadin bertan, Alzheimer gaixotasun­ak 60 milioi euro inguruko osasun-kostua du urtero. Horri gehitu behar zaio gaixoak zaintzeare­n kostua etxeetan zein zentro batean familiak ordainduta egiten denean. Konpainia, pazientzia, adorea, maitasuna... bakardadea, ezintasuna, hurbiltasu­na... beldurra, itxaropena, malko ugari eta irribarre ahaztezin batzuk... “ezin dut gehiago” sentitu dudan hainbat aldiz baina ez… maitasunak ondo daki -zuk zeuk ere- inoiz ez duzula etsiko. Beti pentsatu izan dut Alzheimerg­aitz gutiziatso­a dela: bizitako bizitza lapurtzen digu eta, aldi berean, etorkizuna­ri uko egiten dio. Zera, erabateko hutsune hutsa da.

Gaur, 2021ko Alzheimerr­aren Munduko Egunean, osasun instituzio eta profesiona­l guztiek ahaztu gabe, gaixoen familien eta zaintzaile­en egiten duen lana nabarmendu nahi dut espresuki, baita babesten dituzten elkarteen lana eta ardura ere. Bukatzeko, eskaera bat, dagokionar­i: artatzaile figurak maila guztietako behar duen arreta behinbetik­o lortzea. Katearen funtsezko lokarria izan arren, ere atalik ahaztuenak dira, zoritxarre­z. Egiteke dago, guztion zorra. ●

 ??  ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain