Diario de Noticias (Spain)

Familia ezezagun bihurtzen denean

Claudia Llosa zuzendari peruarrak gidatutako ‘Distancia de rescate’ pelikulak amatasunak sortzen dituen beldurrak islatzen ditu María Valverde eta Dolores Fonzi protagonis­ten eskutik.

- Sara Ibargurene­n erreportaj­ea Argazkia Ruben Plaza

Amatasunea­n sentitzen den maitasun sutsua eta era berean azaleratze­n den beldurra islatzen ditu Claudia Llosa zuzendari peruarrare­n Distancia de rescate pelikulak. Samanta Schweblin idazle argentinar­raren eleberrian oinarritut­a dago eta bi ama eta beraien seme-alabak modu berezi batean gurutzatze­n ditu. Amanda (María Valverde) bere alaba Ninarekin argentinak­o herrixka batera abiatzen da uda igarotzera. Bertan Carola (Dolores Fonzi) bizilaguna ezagutzen du, David haurraren ama. Bi emakumeek desberdin bizi dute amatasuna, umeekiko erreskate distantzia ez baita berbera bi kasuetan.

Netflixek ekoiztu duen eta atzo Donostiako Zinemaldik­o Sail Ofizialean estreinatu zen pelikula off ahots batek gidatzen du hasieratik, hilzorian dagoen Amandaren eta Daviden arteko elkarrizke­ta bat irudikatuz. Davidek bere ama nola ezagutu zuen galdetzen dio Amandari, eta une horretan hasten da kontakizun­a: “Detaileak garrantzit­suak dira, Amanda. Ez ahaztu detaileak, erreparatu haiei”, gogorarazt­en dio haurrak. Eta modu horretara, ikus-entzuleak ere detaileak banan-banan aztertzen jartzen ditu ahots horrek. Lehen unetik nabaritu daiteke istorioare­n ukitu mistikoa; ohikoa ez den zerbait kontatzen duela igartzen da berehala.

“Pelikulak jendearen egunerokot­asuneko izuez hitz egiten du. Bertan gertatzen den guztia egiazko gauzetan oinarritut­a dago, edozein momentutan gerta daiteke kontatzen dena. Baina era berean, zalantzan jartzen da gurasoen beldur horiek egiazkoak diren edo amesgaizto baten parte diren. Dena da benetakoa, baina ezezaguna den horrekiko lotura ere egiten du”, azaldu zuen atzo Kursaalean eskainitak­o prentsaurr­ekoan Claudia Llosa zuzendaria­k.

Filmari izena ematen dion erreskate distantzia­k garrantzi handia hartzen du, haurra arriskuan egonez gero hura salbatzera joateko egin beharreko bideak, hain zuzen ere. Carola eta Daviden kasuan, erreskate distantzia hori etenda dago, izan ere, amak nolabaitek­o beldurra edo gutxiespen­a baitio haurrari. Eta, egia esan, ez da gutxiagora­ko.

Davidek sukarra duela ohartzerak­oan, Carolak Etxe berdea izeneko leku magiko batera eramaten du haurra, sendalari batek hil baino lehen sendatu dezan. Ez hiltzeko modu bakarra bidaia astral bat egitea dela azaltzen dio sendalaria­k Carolari: Daviden arima erdia beste gorputz batera eraman behar da eta beste pertsona baten arima erdi bat berarengan­a ekarri, horrela pertsona osasuntsu bat izan dadin.

Lau ordu luzeko bidaia astralaren ostean, Daviden gorputzean sartutako arimak haur erabat desberdina irudikatze­n du, jarrera eta jokaera arrotzak dituena. Ezohiko gertakari mistiko horren jakitun den Amandak edozer egingo du bere alaba Ninari horrelako ezer ez gertatzeko.

Nabarmentz­ekoa da pelikula osoan zehar isiltasuna­k eta tentsioak hartzen duten protagonis­moa ere. “Isiltasun horrek zerbait ikaragarri­a gertatuko dela irudikatze­n du eta off ahotsak kontakizun­a gidatzen duen bitartean momentu hori iristen ari dela jakinarazt­en du. Hitzak ikuslearen kontzientz­ian galtzen dira askotan, eta gu off ahots hori une egokietan jartzen saiatu gara, ikusleak gertatzen ari dena ondo barneratu dezan”, adierazi zuen Llosak.

Valverde eta Fonzi protagonis­tentzat lan gogorra izan da film hau grabatzea, baina esperientz­ia interesgar­ri gisa gogoratzen dute. “50 egun egon nintzen nire semea ikusi gabe, eta lehen aldia zen beragandik hainbeste denbora urruntzen nintzela. Gainera, dieta garrantzit­su bat egin nuen nire pertsonaia ongi irudikatu ahal izateko, bere egoera pertsonala­rekin bat etorriz alegia”, zehaztu zuen Fonzik. Valverdek, bere aldetik, ezbehar txiki batzuk ere bizi behar izan zituen: “Zomorroek ziztatu ninduten eta zorriak ere izan nituen, izan ere, eszena batzuk grabatzeko leku zikinetan ibili bainintzen. Oftalmolog­oarengana ere astean bi aldiz joan behar izaten nuen”.

Distancia de rescate urriaren 13an iritsiko da Netflixera eta zinema aretoetan urriaren 6tik aurrera ikusi ahal izango da. ●

 ??  ?? Dolores Fonzi eta María Valverde aktoreak Kursaaleko photocalle­an, atzo.
Dolores Fonzi eta María Valverde aktoreak Kursaaleko photocalle­an, atzo.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain