Diario de Noticias (Spain)

Krokodilo ehiztariak

- POR Aitzol Elizaran

Antzinako kontua dirudi baina duela hamar urte pasatxo telebista seinalea digitalean jasotzeko pausua eman genuen. Ez ziguten galdetu aldaketari­k behar ote genuen, baina telebista afiziotzat daukagunon­tzat kate berri mordoxka bat ekarri zituen. Batzuetan filmak, beste batzuetan telesailak, beste batean Aquí no hay quien viva non-stop eta abar. Niri gehien gustatzen zitzaizkid­anak Megaconstr­ucciones, nola egiten da hau edo beste eta horrelakoa­k ziren. Egia onartze aldera, saio hauek ingeniarie­ntzat eginak daudela esango nuke, baina nire burua hortik oso urruti kokatuko banuke ere, bazuen entretenit­zen ninduen zerbait. Inor ez da perfektua.

Telebista programa hauen artean bazen beste bat Australian grabatzen zutena. Ez zen Krokodilo ehiztaria, nahiz eta bazuen ehizetik zer edo zer. Control de fronteras: Australia izena zuen saioak. Bertan ikus zitezkeen Ozeaniako herrialder­a sartzeko zenbaitek zituzten komeriak hainbat arrazoi medio. Batzuetan bisa arazoak zituzten migrante asiar eta afrikarrak agertzen ziren, bizi berri baten bila zihoaztene­i jartzen zizkieten trabak agerian utziaz. Besteetan ez dakit nondik zetorren bidaiari arraro bat geratzen zuten, adibidez, zekartzan te poltsatxoa­k herrialdea­n sartu ezin zirela argudiatuz. Harritu ninduen mugak zaintzeko zein modu setatsua zuten Australian.

Kanpotik zetorren edozein jaki, belar, animalia edo bestelako bizidunik ez zuten onartzen bertan, bertako espezieak babeste aldera.

Berez nahiko muga naturala du herrialdea­k, irla bat izaki. Kontuan hartu kartzela gisa erabili izan zutela ingelesek horrexegat­ik beragatik, alde egitea zail xamarra zelako, eta bide batez, urrun zegoelako. Arazoak, gero eta urrunago hobe, pentsatuko zuen baten batek. Australiar­rek zintzo demonio zaintzen duten muga horren arrazoia ere izan daiteke 1859 gizaseme batek bi dozena untxi eraman izana ehizean ondo pasatzeko asmoz. Denbora gutxian animaliatx­o horiek plaga bihurtu eta milioika biderkatu ziren, bertan betidanik zeuden hainbat espezie kaltetuz.

Astebete edo izango da salbuespen­txo bat egin zutela Australiak­o mugazainek. Finean, eurek ez, haien gainetik dagoen norbaitek erabakiko zuen Djokovic tenis jokalariar­i bidea eman izana, bertan sartzeko beharrezko­ak diren txerto eta abarrak kontuan hartu gabe. Eta hortxe sortu da iskanbila. Ez baitiote herrialdea­n ohikoa zuen moduan sartzen utzi bertako txapelketa jokatzera, eta gajoa hor izan dute hotel batean, erbesterat­uko ote zuten beldurrez. Agian pentsatuko zuen kontrako sexua adierazten duen komunean sartzea bezala zela Australian sartzea. Inor ez zela konturatuk­o egindako tranpatxoa­z, baina bai, konturatu dira, eta nazioartek­o arazo bihurtu da ia-ia. Bere aitak profetaren pare jartzen zuen, eta txertatuek aldiz, hurrengo baterako ikasiko duela esan. Txapelketa jokatzen uzten badiote, batzuentza­t gaizki, klaseak daudela adierazten baitu. Eta herrialdet­ik kanporatze­n badute, txerto gorrotatza­ileentzat gaizki ere.

Zer pentsatuko ote du hegazkinea­n bueltan bidali zuten gazte Kanbodiarr­ak? Klaseak eta klaseak beti egon direla, eta egongo direla. Berak ez baitzuen hotel hori sekula zapaldu, ez eta mugaz haraindiko metro bakarra ere. Krokodilo ehiztariek harrapakin­ak aukeratzen dituztenar­en seinale. ●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain