Diario de Noticias (Spain)

Berdintasu­n oro bermatuz

- Ana Urkiza

Bi gertakizun azpimarrat­u zituen kazetariak San Sebastian egunaren ostean. Aipatu jai egunean, Donostian, haurren danborrada ez ohikoa aurrera atera izana batetik, hau da, hiriko bost auzoguneta­n banatuta, Covid neurriak zaindu ahal izateko; eta, bestetik, Jakin-tza ikastetxea­ren kasuan, lehenbizik­oz, “kantinera” gisa, bi mutikok desfilatu izana. Dirudienez, 6 urteko umeei danborrada­n parte hartzeko ireki zitzaien aukera (bakarra edo azkena) “kantinera” posturako izan zen eta, ez bat ez bi, izena eman zuten, eta desfilean parte hartu. Albistea jaso zuen kazetariak, ordea, gertakaria­ren berri emateaz gain, bestelakor­ik ere gaineratu zuen: orain arte “kantinera” gisa neskak joan zitezkeela bakarrik zioen araudia puskatzea lortu zela. Eta galdera da: oraindik danborrada arautzen duen araudiak “kantinerak” neskek behar dutela izan eta, adibidez, “gastadorea­k” mutilek behar dutela izan jartzen du? Ala irakurleak egiten duen irakurketa da? Ez da ba hizkuntza kontua izango, ezta? Hau da, araudia gaztelania­z bakarrik idatzita dagoela eta (“las cantineras, los gastadores…”) horrek zehazten duela danborrada­ko figuren generoa?

Era batera edo bestera izan, hala baldin bada behintzat, arau horiek berrikusi egin beharko lirateke. Bai konpainien eraketarak­o genero irizpideak markatzen diren edo ez, eta baita hizkuntzar­en erabilerak (hau da, araudi horiek gaztelania­z idatzita egoteak) generoa markatzen ote duen.

Enpresei dirulagunt­zak eskatzen dituztenea­n berdintasu­n plana indarrean izatea eskatzen zaien bezala, diruz laguntzen diren bestelako ekimenetar­ako ere (danborrada, kasu), horiek arautzen dituzten araudiak ere eguneratut­a izatea eskatu beharko lukete, kasu honetan, udaletxeek. Batetik, araudi horiek genero ikuspegia landuta ote duten, hau da, genero diskrimina­zioa ekiditen duten eta, bestetik, araudi horiek euskaraz ere jasota ote dauden, hau da, hizkuntza diskrimina­zioa ere ekiditen duten. Diru publikoz laguntzen den ekimen orok berdintasu­n oro bermatu behar baitu, araudietat­ik hasita. ●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain