Diario de Noticias (Spain)

Gaur hasiko da VIII. (H)ilbeltza

Igandera bitartean ekitaldi ugari antolatu ditu (H)ilbeltza elkarteak

- – F.A.G.

ELIZONDO – Iaz ez ohiko gisan ospatu ondotik, gaur betiko formatua berreskura­tu duen Euskal nobela beltzaren astearen VIII. edizioa abiatuko da. Lehenbizik­o ekitaldian, Idazleekin solasean ekimenaren baitan IV. (H)ilbeltza bekaren irabazlea den Koldo Bigurireki­n Agur, maitea, ikusi arte liburuari buruz solastatze­ko aukera izanen da. 19.30ean Arizkungo medikuaren etxean.

Ilbeltzare­n 26an, asteazkene­an, Beñat Hach Embarek-ek Euskal Gaizkileak izeneko lehenbizik­o fikziozko podcastare­n berri emanen du: nola sortu zuten, nola egin hautaketak eta abar. Eta gurera ekarririk, Baztanekin lotura duenez, Belateko lapurrak kontatuko du, 19.00etan, Anizko elkartean. Ortziralet­ik igandera ere ekimen ugari izanen dira Elizondon, Erratzun eta Iruritan, tartean, solasaldia­k, mahai inguruak, itzuli beltza eta musikareki­n gozatzeko aukera izanen da.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain