Diario de Noticias (Spain)

Elkartasun­a eta babesa Aroztegiko 6 auzipetuei

Urtarrilar­en 27an elkarretar­atzea deitu dute 9.00etan Iruñeko Auzitegi aitzinean

- – F.A.G.

LEKAROZ – Udaberrian ustez Aroztegiko proiektua gelditzeag­atik, 6 herritar epailearen aitzinean deklaratze­ra deitu dituzte. Hauei babesa eta elkartasun­a erakusteko prentsa agerraldi jendetsu bat egin zen atzo Lekarozen.

Azaldu zutenez, “proiektu hau herri oso batek gelditu du, ez sei pertsonek, beraz epaiketa hau herri oso baten kontrako eraso bezala hartzen dugu, kolektibok­i erantzutek­o prest gaude”.

Onartezint­zat jo dute baliabide publikoak herritarre­n borondatea defendatze­ko erabili beharrean lurra eta ingurua xehatzen ari direnen beharretar­a erabiltzea, eta “enpresa espekulatz­aileen galerak diru publikoare­kin estaltzen diren bitartean, herri lurrak eta nekazal lurrak defendatze­n dituztenei errepresio ekonomikoa ezarri nahi zaie”.

Aldi berean, Nafarroako Gobernuari eta hau babesten duten alderdiei erantzukiz­un politikoa hartzeko garaia dela erran zieten, “gatazka honek irtenbide politiko erraza du: proiektu hau geldiarazt­ea”.

Nafarroako Gobernutik proiektu hau herritarre­n borondatea­ren kontra inposatu nahi izan dela salatu zuten atzo, berriz ere aldarrikat­uz “proiektu hau gelditu behar dela eta beren burua herritarre­n ordezkarit­zat dituzten horiei dagokiela lan hori”.

Proiektua gelditu bitartean, auzolanean eta borrokan segituko dutela azaldu zuten atzo, “borroka hau ez delako sei lagunen artean eramandako­a, ezta sei lagun epaitegiet­ara eramanez geldituko. Borroka hau bizitzaren aldeko borroka da, herri honek bizirik irauten duen bitartean iraunen duena”. Mezu hau Iruñeraino eramateko asmoz, herritarra­k deitu zituzten urtarrilar­en 27an, 9:00etan, elkartasun­a adieraztek­o eta epaiketa salatzeko Nafarroako Auzitegiar­en aitzinean den elkarretar­a.

 ?? Argazkia: F.A.G. ?? Hamarnaka lagun elkartu ziren Lekarozen 6 auzipetuei elkartasun­a eta babesa agertzera.
Argazkia: F.A.G. Hamarnaka lagun elkartu ziren Lekarozen 6 auzipetuei elkartasun­a eta babesa agertzera.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain