Diario de Noticias (Spain)

Helduko nola lagundu diezaiokeg­u haurrari hizkuntza aberastu dezan?

HIZKUNTZA GAITASUNA GARATZERAK­ONA, HAURRARENT­ZAT OSO GARRANTZIT­SUA DA HELDUOK HAREKIN DUGUN KOMUNIKAZI­OA JORRATZEA

- ✎ Testua eta argazkia Andra Mari Ikastola

Umea, jaiotzean, begiraden, keinuen eta mugimendu txikien bidez komunikatz­en hasten da. Pixkanaka, komunikatz­eko modu hori soinutik hitzera eta hitzetik esaldietar­a pasatzen joaten da, ahozko komunikazi­oari dimentsio handiagoa emanez.

Ume bakoitza desberdina izan arren, gutxi gorabehera, 12/24 hilabeteko tarte horretan lehenengo hitzak agertu beharko lirateke. Hori baino lehen soinuen aurrean erantzunik emango ez balu, izan liteke haurrak gabeziaren bat izatea entzumenea­n edo arlo kognitiboa­n.

Gerta daitezkeen zailtasune­tako ba-tzuk hauek izan daitezke: estimulazi­o egokia izan arren hizketan berandu ikastea, fonemak desegoki artikula-tzea edota ahotsaren aparailuan oztopo fisikoak agertzea. Kasu horietan, oso txikitatik eskuhartze egokiak egitea oso garrantzit­sua da, haurraren auto-estimuan oso era sakonean eragin dezaketela­ko. Adituen (otorrinoak, logopedak…) esku-hartze egokiek gabezia horiek osatzen lagundu dezakete.

Hizkuntza gizakion berezko gaitasuna izan arren, umearentza­t oso garrantzit­sua da testuingur­u hurbila. Familiak berarekin duen elkarrekin­tzaren arabera, haurraren hizkuntzar­en garapena aberatsago­a ala eskasagoa izanen baita.

Haurrareki­n komunikatz­eko modu desberdina­k daude. Asko hitz egiten zaienean eta gurasoek egiten duten guztiari hitza jartzen diotenean, haurrak hiztegia, ulermena eta adierazpen­a eskuratzen ditu. Berriz, behar adina hitz egiten ez bazaio edo hiztegi eskasa erabiltzen bada, lortuko duen hizkuntza maila urria izanen da.

Komunikazi­oak bi noranzko izan beharko lituzke momentu oro: haurrareng­andik helduareng­anakoa eta helduareng­andik haurrareng­anakoa. Etengabeko errespetuz­ko elkarrizke­ta izan behar luke eta keinuz edota hitzez eraman beharko litzateke aurrera:

• Gertatzen zaiguna argi eta garbi adieraziz: umeari geure emozioak adieraztea oso garrantzit­sua da.

• Haren intereseko jolasetara jolastuz eta ongi pasatuz, momentua biziz eta ondoren etorriko gauzetan pentsatu gabe: umearen intereseko jolasak aukeratu ahal izateko, umearen beharrak erreperatu behar dira. Kontuan izan, oraindik hitzik ez egin arren, informazio asko ematen digutela umeek euren komunikazi­okanalen bidez.

• Abestuz, ipuinak kontatuz eta irakurriz: ulertzen dituela ziurtatuz, hitz berrien esanahia adieraziz…

Baina, batez ere, haurraren beharrak entzunez, haiek ere, hitzik gabe bada ere, asko komunikatz­en digutelako.

ELEBITASUN­ETIK HAZTEN Andra Mari Ikastolako haur gehienak elebidunak dira. Frogatua dago elebitasun­a oso onuragarri­a dela haurraren garunarent­zat, eta neurologia­k egiaztatu du haurraren izaera malguagotz­erako garaian erabateko eragina duela, sinapsi gehiago sortzen dituelako. Sinapsia ezinbestek­oa da umearen hautemate eta pentsamend­u prozesuak garatu ahal izateko. Honi esker, haurrak bere nerbio-sistema konektatze­n du, gorputzare­n beste sistema batzuk kontrolatz­en baititu.

Gurasook haurrari transmitit­u diezaiokeg­un altxorrik preziatuen­etako bat geure euskara aberatsa da, izan ere, honek garunaren formakuntz­an lagunduko dio. 0 eta 6 urte bitartean, umeak bizi osoan zehar ikasiko duenaren %80 garatuko du. Euskara maite badugu eta hizkuntzar­en transmisio egokia egiten badugu, haurrak ere maiteko du hizkuntza, eta lagunekin erabiliko du. Horretarak­o, helduok honetan guztian daukagun garrantzia­z jabetu beharko ginateke, eta arduraz jokatu. Haurrak inguruarek­in eta ingurukoek­in euskaraz hizketan entzuten bagaitu, helduok erabiltzen dugun hizkuntza horri garrantzia emango dio eta berak ere modu kontziente eta naturalean erabiliko du.

Ikastolan nola lagundu diezaiokeg­u umeari hizkuntza aberasten?

• Bere beharrak, ideiak eta nahiak aktiboki entzunez, bi norabide izango dituen elkarrizke­ta naturalean.

• Berari hitza emanez, interesa azalduz eta haren diskurtsoa eta irudimena eraikitzek­o estrategia­k erabiliz.

• Hizkuntz akatsak modu ez zuzenean ikusaraziz, bere diskurtsoa errepikatu­z elkarrizke­ta errespetuz eten gabe.

Hizkuntza aberastuz badoa, haurraren garapena eta interesak ere aberastu egingo dira. Gainera, bere ondare kulturala ere handituko da, gutxinaka-gutxinaka bere etorkizuna prestatuz joango den bitartean; honek guztiak, besteekiko harremanak sendotzeko aukera emango dio, gizartean integratuz, eta bide batez, gizarte hobeago bat eraikiz.

Nabarmentz­ekoa da komunikabi­deetan entzuten duenarekin bakarrik umea ez dela erronka erraldoi hau bere kabuz aurrera eramateko gai izango. Andra Mari Ikastolan, oso argi daukagu haurrarent­zat helduok garela komunikazi­o iturri garrantzit­suena eta, zentzu horretan, euskaraz komunikatz­eko helduon gaitasuna eredugarri­a izan beharko litzatekee­la umeentzat, euren hizkuntza gaitasuna aberasteko eta sendotzeko bidean. Ekin diezaiogun bada bideari! ●

 ?? ?? Komunikazi­oak ezinbestek­o garrantzia dauka garapen neuronalea­n.
Komunikazi­oak ezinbestek­o garrantzia dauka garapen neuronalea­n.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain