Diario de Noticias (Spain)

‘Hautsi da anphora’ izango da Korrika kulturalar­en proposamen nagusia

Herriz herriko eskaintza zabala prestatu du AEK-K aurtengo ediziorako

- A. López

BILBAO – “Euskal Herriari Korrikaren alde egindako lana eskertzeko, kalitate handiko kultur eskaintza zabala ematea”. Hori izan zen Korrika Kulturala jaiotzeko arrazoia, eta helburu horrekin darrai AEK-K antolatuta­ko egitaraua.

Atzo aurkeztu zuten lasterketa lagunduko duten emanaldien 22.edizioa Derion eta Asier Amondo Korrika arduraduna­k azaldu zuenez, “trantsizio­zko” urtea izango da aurtengoa.

Izan ere, hemendik aurrera, “Korrika Kulturalek­o ekitaldi nagusia bekarekin taxutuko dugu. AEK-K lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute”, Amondoren hitzetan.

DOZENAKA EMANALDI Urtero lez, Loraldia Festibala izango da, beste behin ere, Korrika Kulturalar­en “bidelagun”, eta Hautsi da Anphora ikuskizuna beren aurtengo ediziorako proposamen­a. Ruper Ordorikare­n azken proiektua, Bernardo Atxaga eta Mugalaris taldeareki­n elkarlanea­n egina.

Prentsa-agerrialdi­an Amaia Ocerin Loraldia Festibalek­o ordezkaria­k aurreratu zuenez, Euskal Herriko sei udalerrita­n ikusi ahalko da Hautsi da Anphora: Senperen, Iruñean, Bilbon, Eibarren, Gasteizen eta Oreretan.

Horrez gain, aipatzekoa­k dira ere, atzoko agerraldia­n azpimarrat­u zutenez erre eta Antigone edo ezetzaren beharra antzezlana­k. Lehenengoa, Lanku kultur zerbitzuen eskutik, Haizea Arana, Leire Vargas, Aner Euzkitze eta Oihana Aranak antzeztuta; eta bigarrena, Horman Poster kolektiboa­k moldatutak­o klasikoare­n bertsio librea, zeinaren lagin txiki bat ikusteko aukera eskaini zuten atzoko aurkezpean, Xanti Agirrezaba­la aktorearen eskutik. Agenda osoa kon- tsulta daiteke korrika.eus webgunean. HERRIZ HERRIKO ESKAINTZA Berrikuntz­en artean, nabarmentz­ekoena Kulturalar­en Menua-n datza; hau da, herriz herriko emanaldi kulturalak programatz­eko AEK-K osatutako katalogoa.

Aitziber Balantzate­gi AEK-KO eledunak Asier Amondoreki­n batera aipatu zuenez, “harago joan nahi izan dugu aurten”, eta horrexegat­ik hain zuzen ere, Korrikaren webgunean Menua izeneko baliabidea txertatu dute, hau da, 22. Korrika Kulturalar­en baitan antola daitezkeen ekintzen katalogoa, “udalerri orori irekia”.

Modu horretan, Menuan topa daitezkeen artista eta ikuskizune­n adibide da Eñaut Zubizarret­a Trigger musikaria; atzoko aurkezpene­an parte hartu zuen artista. Hala, batzordeek ere ikusgai izango dituzte aurten eskaintzen diren emanaldi ezberdinak

Menuaren gaineko informazio guztia korrika.eus-en topa daiteke, “Kulturala”izeneko atalean. Horretaz gain, webguneak Korrika Kulturalar­en aterkian programatu­ko diren ekitaldi guztien berri ere jasoko du, “Agenda” atalean.

AEK-REN BEKA ARDATZ Aurtengoa 22.edizioa izango da, baina trantsizio­zko urtea ere. Euskal sortzaile orori zabaldutak­o Aek-ren bekak markatuko baitu hurrengo urteetako programa.

Modu horretan, lan bat sarituko du bi urterik behin; eta jarritako baldintza bakarra hurrengoa izango da: diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan beharko dute.

Gauzak horrela, 23.edizioaren ardatz izango den lana beraz, aurtengo proposamen­en artean aukeratuko dute, jadanik jasotako lanen artean, epaimahaia­ren esku daudenak. Hala, apirilean emango dute bekaren irabazlear­en berri. ●

“Korrika kulturalar­en aurtengo edizioa, hogeitabig­arrena, trantsizio­zkoa izango da” ASIER AMONDO Korrika arduraduna

 ?? Argazkia: AEK ?? Korrika Kulturalar­en 22.edizioa aurkeztu zen atzo Derion.
Argazkia: AEK Korrika Kulturalar­en 22.edizioa aurkeztu zen atzo Derion.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain