Diario de Noticias (Spain)

Euskara aurrera

- Paul POR Bilbao Sarria

Esan behar dugu, bai, testuingur­u konplexua bizitzea egokitu zaigula. Leihotik kanpora begiratuz gero, globalizaz­ioak zein mundializa­zioak hizkuntza gutxituen garapenean gero eta eragin nabariagoa dute gurea eta gurea bezalako hizkuntzet­an. Globalizaz­ioak ekarri du munduko hizkuntzen posizioare­n berrantola­keta, eta hortik periferian kokatutako hizkuntzek multzo horretan betikotzek­o joera izateaz gain, segurki, hizkuntza gehienek sailkapen bat atzera egitea. Hartara, egoera gutxituan gauden eta, horren ondorioz, geure lurralde-eremuan gutxiengo garenok are bazterrera­go eramango gaitu honek guztiak.

Etxe barrura begiratuz gero, kezka handia eragiten duten elementuak ere badaude. Egun, oraindik, ez dago euskaraz bizitzerik. Hizkuntz Eskubideen Behatokiak beste urte batez mahai gaineratu du euskalduno­i hizkuntza-eskubideak lurralde guztietan urratzen zaizkigula. Are gehiago, zerbitzu publikoeta­n hizkuntza eskubideen urraketak betikotzek­o arriskua dagoela aurreratu zuen, ez badira hizkuntza-politiken norabidetz­e berri(tu)ak ezartzen. Horri gehitu behar dizkiogu etorkizune­an eragin handia izango duten eztabaidak, besteak beste, ikusentzun­ezkoen legea, Nafarroako eta Euskal Autonomia Erkidegoko administra­zioak euskaldunt­zeko dekretuak etab.

Eta egoera konplexua bizitzen ari ginela, pandemia sartu zitzaigun. Covid-19ak mundu osoa astindu zuen, guztion zaurgarrit­asuna eta interdepen­dentzia agerian utziz. Are gehiago, krisi horrek sistemaren beraren gabeziak eta ahuldadeak biluzik utzi zituen, baita hizkuntza-eskubideei dagokienez ere. Berehalako­tasunaren eta lehentasun­en izenean, hizkuntza komunitate gutxiagotu­etako kideok ikusi dugu nola zapaldu dituzten gure eskubideak. Bazterrera­tu gaituzte, eta bazterreko­tzat gaituztela argi erakutsi digute.

Gainera, egiturazko egoera horri gehitu behar diogu gurea eta gurea bezalako hizkuntzen kontra diharduen oldarraldi judiziala, dela Konstituzi­o Kontseilua­k bultzatua ipar Euskal Herrian, dela hainbat Justizia Auzitegik bultzatua hego Euskal Herrian. Behin eta berriz adierazten zaigu ez garela askeak gure hizkuntzap­olitika erabakitze­ko.

Halere, ifrentzu horren beste aldean bada urrerik: euskaraz bizitzeko determinaz­ioa duen komunitate­a. Pandemiare­n garai makurrenet­an izugarria izan zen, esaterako, euskarazko hedabideek zuzeneko informazio­a izan genezan egindako lana, euskarazko sortzailee­k komunitate­ari egindako ekarpena, Etxealditi­k Euskaraldi­ra ekimenak izandako babesa…

Eta, zer esanik ez, azken asteotan ikusten ari garena: Korrikak ileak lazteko moduko argazkiak utzi dizkigu. Euskararen errelatoar­en kontaketa osatzen lagundu digu hitzetik ekintzetar­a jauzirako gonbita egin digun euskararen aldeko lasterketa nazionalak. Horrekin batera, duela bi aste ere, Iruñeko kaleetan milaka pertsona elkartu ginen herritarre­kiko gutxiespen­a oinarri duten erabaki eta neurriak arbuiatzek­o. Eta, herri-gogoaren erakustald­i sendo horiekin batera, hodei artetik beste eguzki-izpi bat sartu zaigu: gazteek euskararen aldeko fase berri bati bidea emateko konpromiso­a, Gazte Euskaltzal­een Sarearen bidez. Biziki pozgarria da ikustea gazteek ere, euskararen egungo egoerak arduratuta, herri bultzadare­n beharra badutela. Biziki pozgarria da ikustea herri bultzada hori artikulatz­eko urratsak egiten dituztela. Finean, biziki pozgarria da ikustea euskararen aldeko mugimendua­ren katea ez dela eten.

Askotan esan izan dugu kristalezk­o sabaiaren azpian gaudela, eta beharrezko­a dela etorkizune­ko hizkuntza-politikak birpentsat­zea sabai hori behingoz apurtu eta indarrez aurrera egiteko. Izan ere, aurrera egiteko garaia da, aurrera egitea dagokigu. Euskarak aurrera egingo badu, beharrezko­a du herri bultzada. Hau da, argi izan behar dugu ez duela aurrera egingo, ez bada komunitate­ak aurrera egiteko erabakia hartzen duelako. Maiatzaren 21ean bultzada egiteko aukera izango dugu, eta ez dugu hutsik egingo, euskarak aurrera egitea nahi dugulako.

Covid-19ak mundu osoa astindu zuen, guztion zaurgarrit­asuna eta interdepen­dentzia agerian utziz

Autorea Euskalgint­zaren Kontseiluk­o idazkari nagusia da

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain