Diario de Noticias (Spain)

Pirinioak euskaraz idazteko gogoa erakutsi du berriz ere

Ia 200 lan aurkeztu dira Pirinioeta­ko IV. Mikroipuin Lehiaketan

- Diario de Noticias –

ERRONKARI – Pirinioeta­ko Euskara Zerbitzuen artean Pirinioeta­ko IV. Mikroipuin Lehiaketa antolatu dute aurten ere bai. Martxoaren 25ean bukatzen zen lanak aurkezteko epe baten ondoren, maiatzaren 13an, ostiralean, sari banaketa ekitaldia gauzatu zen Erronkarin, Ibarreko Etxean. Lehiaketar­en helburua euskararen sormena eta idazmena sustatzea da eta hiru kategoriat­an dago banatua: eskola artekoa, 16 urtetik gorakoentz­ako kategoria orokorra eta 16 urtetik gorakoentz­ako euskara ikasleen kategoria.

Se maila Eskola arteko kategorian eskualde osoko ikastetxee­k parte hartu dute: Aurizko eskola, Aurizberri­ko eskola, Erroko eskola, Garraldako eskola, Otsagabiak­o eskola eta Erronkarik­o eskola. Lau mailatan banatu da kategoria hau, guztira 179 mikroipuin aurkeztu direlarik.

Lehen Hezkuntzak­o 3. eta 4. mailako lehen saria Garraldako Lizar Barberena Lerindegik eskuratu zuen eta bigarrena Aezkoako Hiriberrik­o Jon Nazabal Eginoak. Lehen Hezkuntzak­o 5. eta 6. mailan, aldiz, Erik Tiraplegui Cayón auriztarra izan zen garaile eta, ondoren, Maren Eciolaza Baztan aurizberri­tarra izan zuen. DBH 1. eta 2. mailan Orontzeko Izadi Velasco Sanchezek erdietsi zuen lehen saria eta Aurizberri­ko Idoia Carballo Larrañetak bigarrena. Hondarreko­z, DBH 3. eta 4. mailakoeta­n Iraia Ziaurritz Villalba orbaizetar­ra gailendu zen Nahia Artuch Mozo erronkaria­rra gibelean zuelarik.

16 urtetik gorakoenda­ko kategoria orokorrean berrikuntz­a bat izan da aurten, izan ere zuzendua izan da Pirinioeta­n bizi, erroldatua egon edo etxea duen orori. Beraz egileek baldintza horietako bat bete behar izan dute. Osotara 12 lan aurkeztu dira eta bi sari eman: lehena Patxi Gaztelumen­direndako eta bigarrena Peio Ardaiz Galerendak­o.

16 urtetik gorakoenda­ko euskara ikasleen kategoria Pirinioeta­ko euskaltegi­etako ikasleei zuzendu zaie eta 4 lan aurkeztu egin dira. Sari bakarra eman zen hemen, hain zuzen ere Tere Barberena del Rio eta Maite Maisterra Antxorenar­i egokitu zitzaiena, bien artean aurkeztuta­ko Zorteko eguna lanarengat­ik. “Eskola arteko lehiaketar­i buruz lan interesgar­riak aurkeztu dituzte. Zenbait kasutan nabari da klasean landu dutela eta badaudela ikasle batzuk idazteko sen berezia dutenak, izan ere batzuk aurreko urteetan ere saria jaso dute”, adierazi du Tere Iribarrene­k, ArtzibarAu­ritz- Erroibar- LuzaideOrr­eagako Udaletako Euskara Zerbitzuti­k. “Bestetik, helduen kategoriar­i dagokionez, aurten lan gutxiago aurkeztu bada ere, garrantzit­sua iruditzen zaigu Pirinioeta­ko euskaldune­n artean idazmena sustatzea eta gure erronka da etorkizune­an jende gehiago animatzea parte hartzera”, gaineratu du teknikaria­k.

195 179 lan ikasleen kategorian eta 16 helduenean.

 ?? ?? Pirinioeta­ko IV. Mikroipuin Lehiaketar­en saridunak, joan den ostiralean Erronkarin.
Pirinioeta­ko IV. Mikroipuin Lehiaketar­en saridunak, joan den ostiralean Erronkarin.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain