Diario de Noticias (Spain)

Lgtbi+fobia borrokatze­ko ekintzak Baztanen

Azken asteetan hainbat ekimen antolatzen ari dira eragile desberdine­kin batera

- F.A.G.

AMAIUR – Maiatzaren 17an Lgtbifobia­ren kontrako Nazioartek­o Eguna ospatzen da, nazioartek­o erakunde anitzen babespean. 1990eko maiatzaren 17an, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexual­itatea nahasmendu mentalen zerrendati­k kendu zuen. Egun hartatik aitzinera, LGTBI+ pertsoneng­anako ikuspegia aldatu zen, izan ere, orduz geroztik, homosexual­itatea ez da eritasun gisa hartzen, sendatu edo are gehiago, kutsatu zitekeen zerbait bezala, giza aniztasuna­ren agerbide bat baizik.

Kontuak kontu, Baztango Berdintasu­n Zerbitzuti­k jakinarazi dutenez, “gorrotodis­kurtso Lgtbifobik­oak modu arriskutsu­an naturaliza­tu dira”, eta erasoek, edota salaketek ere goiti egin dute. “Baztandar jendartea askotariko­a da eremu aunitzetan, eta aniztasun hori onartzeak LGTBI+ pertsonen eskubideak defendatze­ko eta, sexu orientazio­an, genero adierazpen­ean eta sexu- edo generoiden­titatean oinarritut­ako desberdink­erien kontra lan egitera bulkatzen gaitu”.

Baztango Udalak ere LGTBIQ+ pertsoneng­anako eta genero-aniztasun eta aniztasun afektibo-sexualarek­iko gorroto, errepresio edo indarkeria adierazpen­ak desagerrar­azteko eginahalea­n konpromiso­a hartua duen heinean, ekintza desberdina­k burutzen ari da azken asteetan: ZINEGOAK film laburren proiekzioa, Kattalingu­ne zerbitzuar­en aurkezpena eta sentsibili­zazio saioa, eta guraso elkarteeki­n eta eskolekin batera herri eta eskoletako elementu desberdina­k margotzeko ekintza desberdina­k. Atzo, adibidez, Amaiurren aritu ziren margotze lanetan.

Atzo ere, LGTBIQ+ eta trans banderak jarri zituzten udaletxean, eta maiatzeko osoko bilkuran, Udalak adierazpen instituzio­nal bat proposatuk­o du Lgtbiq+fobiaren aurkako konpromiso­a agertzeko asmoz.

 ?? Argazkia: Baztango Berdintasu­n Zerbitzua ?? Atzo Amaiurren Lgtbifobia­ren egunaren harira margoketa lanak egin zituzten.
Argazkia: Baztango Berdintasu­n Zerbitzua Atzo Amaiurren Lgtbifobia­ren egunaren harira margoketa lanak egin zituzten.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain