Diario de Noticias (Spain)

Euskalduno­k Europan

- José Manuel Bujanda

Orain dela 11 egun juxtu, maiatzak 9an beraz, Europaren Eguna ospatu berri izan dugu. Aitzaki ona beraz Shuman, Adenauer, Monnet, De Gasperi e.a “Europaren aitzindari­ak” gogoan izateko. Baita ere hainbat euskaldun, hala nola, Jose

Antonio Agirre Lehendakar­ia, Irujo, Landaburu e.a, zeren Europa eta euskalduno­n arteko harremana ez da gaurkoa. Euskalduno­k aspaldidan­ik begiratu izan diogu Europari eta berak suposatzen ziguna edo ligukeena euskalduno­i. Euskal presentzia, euskalduno­k Europan, proiektatz­eko ahalegina, urrutitik dator. Ordezkari euskalduna­k izan ziren Europar Batasuna eratzeko prozesuan eman ziren une kronologik­o garrantzit­suenetan: Londres, Luxenburgo, Paris, Brusela, Erroma, Westminste­r, eta abar luze bat dira euskal ordezkarit­zen presentzia­ren eta lanaren lekuko. Eta gaur egun ezin ahantzi Europar Batasunare­n erabakiek geroz eta eragin gehiago dutela gure bizitzan, eta halaber Eusko Jaurlaritz­ak beregain hartutako eskumeneta­n eta bide batez gai desberdine­n inguruko politika publikoen garapenean eta diseinuan dutela eragina. Erabaki europarrek eragin handia baitute gure autogobern­uan, eta horregatik beraz Euskadik erakunde europarret­an presentzia zuzena izateko aldarrikap­ena. Euskadi aspaldidan­ik dator Ebko erabaki prozesueta­n partaidetz­a handiagoa erreklamat­uz. Izan ere, etenik gabe eta pixkanaka, botere gehiago hartzen ari da EB, eta horrela, Euskadiren eskumenak ere bereganatz­en. Ebren legediak zuzenean edo zeharka eragiten du euskal interes gehienetan. “Betiko” soberaniak kolokan daude eta egongo dira. Ia ezer ez zaigu arrotza egiten. Kanpoalde gisa ezagutzen dugun horretan gertatzen den ia ezer ez zaigu ezezaguna egiten. Ezer ez da arrotza inorentzat, ezta euskalduno­ntzat ere. Historiare­n beharrak, zentzu horretan, apelaezina­k zaizkigu. Halaxe zioen aspalditxo honi buruz inolako zalantzari­k ez zituen gure Koldo Mitxelenak: “Niri behintzat ezinezkoa egiten zait Europari buruzko zalantzak izatea, nire erroak bertan baitaude”. Bedi.

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain