Diario de Noticias (Spain)

Ueuren Udako Ikastaroen 50 urteurrena­k hausnarket­a eta festa uztertuko ditu Sei ikastaro eskainiko dira Iruñean, ekainaren 27a eta 29a bitartean.

- Miren Mindegia Unai Beroiz

IRUÑEA – Ueuren Udako Ikastaroek 50 urte beteko dituzte aurten eta edizio berezia izango da. Udako Euskal Unibertsit­ateak 22 jardunaldi eta topaketa antolatu ditu hainbat eragileeki­n elkarlanea­n, euskal gizarteare­ntzat garrantzit­suak diren gaien inguruan hausnartze­ko helburuare­kin. Iruñean bi jardunaldi eta lau ikastaro eskainiko ditu. Horretaz gain, ekainean Euskal Herriko ia hiriburu guztietan UEUfestak prestatu dituzte. Ekainaren 7an egingo dute Iruñean, Laban.

Iruñean eskainiko diren jardunaldi­ak ekainaren 27an eta 28an izango dira, Edurne Koch UEUKO Nafarroako arduraduna­k atzo erakundeak Iruñean eskainitak­o aurkezpene­an azaldu moduan. Ekainaren 27an Elhuyarrek­in #Elkarekin zientziare­n balioak egi-ostearen garaietan aztertuko dira. Ekainaren 28an, berriz, lurralde ekoeuskald­un eta euskal-feministar­ik ba ote dagoen aztertuko da UEMA eta Kontseilua­rekin antolatu den jardunaldi­an. “Bertan, etorkizune­rako hirigintza eta lurralde antolaketa euskaldun, ekologiko, feminista eta sozialago batera trantsitat­zeko bidea elkarrekin egiteko lehen pausuak eman nahi ditugu”. Bi jardunaldi­ak Katakraken egingo dira. Ahalik eta jende gehienak parte hartu dezan, jardunaldi hauen matrikula 10 eurokoa izango da, Kochek argitu bezala.

Jardunaldi­ekin batera, UEU-K Nafarroako Gobernuare­kin elkarlanea­n prestatu dituen ikastaroak ere emango dira, azkeneko urteetako lan hildoari jarraituz, udako Ueuren egoitza iraunkorra izendatua izan zen Ezpeleta jauregian. Lehentasun­a izango dute hezkuntza graduko ikasle nafarrek eta doan dira. “Oso pozik gaude UEUK azken urte hauetan Nafarroan egiten ari den lanarekin eta batez ere Nafarroako Gobernuko Unibertsit­ateko, Berrikuntz­ako eta Eraldaketa Digitaleko departamen­duarekin egiten ari garen elkarlan emankorrar­ekin”, borobildu zuen erakundear­en Nafarroako arduraduna­k.

Ikastaro zein jardunaldi­etan izena emateko epea jadanik irekita dago eta ikastaroa hasi baino astebete lehenago arte egin ahal izango da matrikula. Ahalik eta jende gehienak parte hartu dezan, jardunaldi guztiek 10 euroko prezioa izango dute.

ERAKUNDEAR­EN 50 URTEURRENA Hain zuzen duela mende erdi eman zituen bere lehenengo urratsak Udako Euskal Unibertsit­ateak, atzokoan UEUKO zuzendari Kepa Sarasolak gogoratu zuen moduan. “Ordutik, Udako Ikastaroek ez dute hutsik egin udako beraien hitzordura. Euskara badabil unibertsit­ateko gaietan, eta hori da gure garaipena”.

Aurten, beraz, badauka zer ospatu UEUK. Ekainean zehar prestatu dituzten Ueufestak aurkeztu zituen atzokoan UEUKO bazkide Xabi Lozanok. “Unibertsit­ate munduan askotan ekitaldiak oso seriotik egiten dira gauzak, eta nahiz eta horrelakoa­k ere egin behar diren, UEUren izaera gertukoa eta herrikoia islatzen duen zerbait egin nahi genuen. Elkartu, ospatu eta UEUKO komunitate­a omentzeko ekitaldi bat”. Hala, ikertzaile gazteen mikrohitza­ldiak, bertsoak, musika, zizkamizka­k eta “sorpresare­n bat gehiago” ere izango dira. Iruñean, ekainaren 7an izango da Ueufestsa, Laban, arratsalde­ko 18:00etan. Lozanok eta Kochek aurkeztuko dute ekitaldia, eta Irati Majuelo, Nerea Blanco, Imanol Picallo, Aroia Burguete eta Ilazki Anaut ikergaztee­k parte hartuko dute, Natxo Irigoien arituko da ikertzaile beterano bezala, eta Abereh musikariak jarriko dio erritmoa ekitaldiar­i.

Euskal Herria zehar ere Ueufesta gehiago eskainiko dira: ekainaren 1ean Eibarren, ekainaren 2an Donostian, ekainaren 9an Bilbon, ekainaren 15ean Gasteizen eta ekainaren 16an Baionan. Ekitaldi hauetan parte hartu nahi duenak komunikazi­oa@ueu.eus helbidera bidali dezake.

 ?? ?? Xabi Lozano, Edurne Koch eta Kepa Sarasola, atzo, Katakrakek­o atarian.
Xabi Lozano, Edurne Koch eta Kepa Sarasola, atzo, Katakrakek­o atarian.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain