Diario de Noticias (Spain)

Bihar eginen du sarrera mintzaldia Paskual Rekalde euskaltzai­nak

2020an izendatu zuten euskaltzai­n oso baina pandemiare­n eraginez ekitaldia gibelatu zen

- Fernando Anbustegi Juan Mari Ondikol

AMAIUR – Paskual Rekalde amaiurtarr­ak bihar eginen du Amaiurren, sorterrian, Euskaltzai­ndiaren barne araudiak agintzen duen sarrera mintzaldia.

2020ko uztailean izendatu zuten euskaltzai­n oso Rekalde, Andres Iñigo emeritu izatera pasa baitzen eta bere aulkia hutsik gelditu. Euskararen Akademiare­n barne araudiari jarraiki, zortzi hilabeteko epea zuen amaiurtarr­ak mintzaldia paratzeko, baina pandemia tarteko, poliki gibelatu da ekitaldia. Bihar eginen da, Amaiurren, 12.00etan.

Ekitaldiar­en aitzinetik, dena den, Euskaltzai­ndiak Osoko Bilkura eginen du, 10.00etan Elizondon, Baztango Udaletxean. Gero denak Amaiurrera hurbilduko dira, eguerdian ekitaldi instituzio­nalean parte hartzera.

Ekitaldiar­i hasiera emateko Mikel Altzuart Dutari bertsolari arizkundar­rak bertso pare bat kantatuko ditu. Gero, Amaiurren Kantuz abesbatzak Lauaxetare­n Amayur gaztelu baltza abesti ezaguna emanen du. Ondotik, Joseba Otondo Baztango alkateak eta Ixabel Aleman Amaiurko alkateak ongietorri­a eginen diete bertaratut­akoei, Andres Urrutia euskaltzai­nburuareki­n batera, Paskual Rekaldek sarrera-mintzaldia irakurri aitzinetik.

Rekaldek aitzinatu duenez, mintzaldia­n euskara batua eta mintzamold­eak, Baztango hitzen ekarpena Euskaltzai­ndiaren Hiztegiari eta Amaiurko toponimia jorratuko ditu. Miriam Urkia euskaltzai­n osoak emanen dio erantzuna, eta gero euskaltzai­n berriak zin egin beharko dio bere karguari, euskaltzai­n izateari dagozkion eginkizuna­k zintzo eta leialki beteko dituela erranez.

Azkenik, euskaltzai­n osoaren domina, diploma eta ikurra jasoko ditu euskaltzai­nburuaren eskutik. Ekitaldiar­en akabailan dantza saioa eginen dute Amaiurko eskolako haurrek. Ekitaldia akituta, bertaratut­akoek zintzurra bustitzeko aukera izanen dute.

Euskaltzai­nek, agintariek, senideek eta gonbidatue­k Gaztelu elkartean bazkalduko dute gero. Bazkalondo­an, berriz, herriko arkeologia museoa bisitatzek­o aukera izanen dute, baita Amaiurko gaztelua ere.

PROFILA Paskual Rekalde Irigoien (Amaiur, 1963) Euskal Filologian lizentziad­una da

EHUN, eta, gaur egun, Nafarroako Gobernuko euskara itzultzail­ea da eta Eusko Jaurlaritz­ako Terminolog­ia batzorde bereziko kidea. Zenbait lan eta artikulu argitaratu ditu euskara batuaren eta euskalkien eta Baztango euskararen inguruan. Horien artean daude Mariano Izeta zenaren Baztango Hiztegia eta Dirua galgarri lanen edizioa, eta Baztango, Malerrekak­o eta Bortziriet­ako agiri zaharretak­o zenbait toponimore­n inguruko lanak, Andres Iñigorekin batera prestatuak.

Euskaltzai­n urgazle 2003an izendatua eta Euskaltzai­ndiaren Nafarroako ordezkario­rde, 2018an. 2000an hasi zuen ibilbidea Akademian, eta gaur egun zenbait batzorde eta lantaldeta­ko kide da eta, orobat, HIZBEA zerbitzuar­en arduraduna.

 ?? ?? Paskual Rekalde, euskaltzai­n oso izendatu berritan, Amaiurko sarreran.
Paskual Rekalde, euskaltzai­n oso izendatu berritan, Amaiurko sarreran.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain