Diario de Noticias (Spain)

Gau Beltza Labiaga Ikastolan

GURE OSPAKIZUNA DA, EUSKAL HERRIKO OSPAKIZUNA. URRIAK 31KO ARRATSEAN OSPATZEN DA GAU BELTZA.

- ✎ Testua eta argazkia Labiaga Ikastola

Gau beltzak bertze besta anitzek bezala Euskal Herriko zonaldeare­n arabera izen desberdina­k ditu, adibidez: Arimen Gaua, Animen Baua, Akarbaltz, Gaba Baltza, Arima Gaua, Katu Baltz, Gau Baltza edo eta Arimen Gau Baltza.

Bere jatorria naturan dago; udako loraldiare­n ondoren, garai honetan lurra lotara joaten da, itzali egiten da (koloreak ilundu, gaua luzatu eta eguna moztu…). Gau Beltza lurraren lo fasearekin lotua dago, garai ilun honen hasiera baita, gauak denbora luzeagoa hartzen duen momentua.

Ospakizun honek helburu desberdina­k ditu: izpirituei bidea argitu, hildakoak omendu, heriotza naturaltas­unez ikusarazi, gaua xuritu, neguaren etorrera ospatu…

Herriko jendea etxeko trapu zaharrekin mozorrotze­n zen, lehenago mozorrotze­ko bertzerik ez zegoelako. Abestera ateratzen ziren, oraingo honetan arratsez. Herri bakoitzak bere koplak, kantak edo erranak zituen. Hementxe dituzue horietako batzuk: Sosa ala pota; Txingila mingila kurruskari­o, sagarrak merke ta udareak kario; Ziria ala saria; Xanduli manduli, kikirriki… eman gaztainak guri.

Erran bezala, Euskal Herriko herri anitzetan ospatzen zen besta, denboraren ondorioz ia erabat galdu da. Ameriketak­o Estatu Batuetatik ekarritako Halloween bere tokia hartzen hasi da. Euskal kultura mantentzek­o asmoz Gau Beltza berreskura­tzen hasi da.

Gure aldetik, tradizioa berreskura­tzeko ekintza desberdina­k antolatu ditugu:

- Lh6ko ikasleok, iaz, gau beltza ezagutaraz­teko antzerkia eskaini genuen, herrian egiten den Mugaz Gain antzerki proiektuar­en emanaldian plazaratuz.

- Aurten, Berako San Jose Zahar etxeko atatxi-amatxiekin solasten egon gara beraien bizipenak jaso eta ezagutaraz­teko asmoz.

- Urriaren 31n gau beltzaren seinalea egin dugu ohitura berreskura­tzeko asmoz.

ZAHAR ETXEAN SOLASEAN San Jose zahar-etxeko atatxi-amatxiekin solasten egon gara. Bertan adin eta herri desberdine­tako pertsonak daude, baina gehienak zonaldeako­ak dira.

Gure ohiturak mantzentze­n laguntzen diguten pertsona hauek, 90 urte inguru dituzte. Zahar-etxean, baita pertsona gazteagoak daude ere, baina gau beltza ezagutu izana ez dute buruan. Kontatu digutenez, urriaren 31ko arratsari Gaba Beltza deitzen zioten beraiek bere garaian. Gau horretan “izpiritu gaiztoak” ibiltzen direla azaldu digute: “Animak kanposantu­tik ateratzen dira”. Beraz, “kontuz ibili” behar dela ere azpimarrat­u digute. Naturareki­n erlazio zuzena duela oroitarazi digute, lurrak lana egiteari uzten dio eta gabak ilunagoak direla kontatuz.

Arrats honetako prestakizu­nen inguruan solastatu garenean, kalabaza handi bat hustu eta haren barrenean kandela paratu eta itzura aldatzeko, kalabazari buruhezurr­a balitz bezala aitzinean zulo bat egiten ziotela adierazi digute. Kalabazak horiak izaten ziren eta nonahi zeuden. Abereei emateko izaten ziren, etxeetan ez zituzten jaten.

Lehenago tokiak ilunak izaten zirenez, ez zenez argirik egoten, kalabazak zoko ilunetan paratzen zituzten, beldurtzek­o. Ez zen bat bakarrik paratzen laupabortz jartzen ziren elkarrekin.

Janzkerari dagokionez, kamisoi zahar bati edo maindire bati, zuloak egin eta buruan paratzen zuten, mamua bezala.bertze batzuk, painulu handi bati begizuloak atera eta buruan jartzen zuten eta gorputzean gona beltzak. Begiak bakarrik ikusten zitzaizkie­n. Txapelarik ez zutela erabiltzen aipatu digute.

Gau hau beraien besta izaten zen, ez baitzen bertzerik. 10 urte inguru zituztela neska-mutilak elkarrekin ateratzen hasten ziren eta 20 urtetik goiti, oraindik ere, horretan jarraitzen zuten.

Gaba Beltza galtzearen arrazoiei buruz aritu gara, beraien ustetan, alde batetik, telebistak eta irratiak eragina izan dute, lehenago ez baitzegoen telebistar­ik, irratirik, egunkariri­k… Bertze aldetik estatubatu­arrek (AEB) beraien ohiturak munduan zehar zabaldu dituztela eta errotzen ari direla ondoriozta­tu dute. Gaztain jatea egiten zutela ere kontatu digute, horiek baitziren garaiko fruituak.

Anitz ikasi dugu beraiekin eta elkarrekin egoteaz gozatu dugu.

GAU BELTZA LABIAGA IKASTOLAN

Labiaga ikastolako Gau Beltza zoragarria izan da. Jende andana elkartu gara, haurrak, gazteak, helduak… Euskal Herriko ohitura jarraituz, mozorro egokiak jantzi, eta beldurrak eta izpirituak uxatzeaz gain neguari ongi etorria eman diogu.

Ikastolan elkartu, eta ongi girotu ondoren, herrian barrena eskatzen ibili gara. Zoko ilunetan kalabazak zeuden, baita eskatu beharreko lekuetan ere. Bidean, iluntasune­an, beldurra sumatzen zen baina taldean eramangarr­ia izan da. Bertzalde, izpirituek gure berri izateko, txistulari­en laguntza izan dugu eta hauek uxatzen lagundu digute.

Geldialdi batean, amatxi zahar batek ipuin bat kontatu digu. Denak adi-adi egon gara, ipuinareki­n gozatu eta emandako mezua ongi barneratu dugu. Haurrez gain helduek ere gozatu dute.

Etxeetan eskatzeko borobil haundia egin eta denok abestu dugu. Etxeetako nagusiek, guk bezala, arropa berezia jantzia zuten. Hagitz esku zabalak izan dira gurekin eta gure erranak ongi aditu ondoren jatekoa eman digute.

Ikastolara itzuli garenean, gure beldur handiak eta ttikiak, erre eta gaztain jateari ekin diogu.฀●

 ?? ?? Ikastolako ikasleak, Gau Beltza ospatu zen egunean.
Ikastolako ikasleak, Gau Beltza ospatu zen egunean.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain