Diario de Noticias (Spain)

Amurrion abiatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren azken fasea

Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita arituko dira larunbatea­n Bañuetako kiroldegia­n

- ✎ Miren Mindegia

– Azken txanpan sartu da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Finalaurre­koetako bigarren itzuliko lehenengo saioa bihar ospatuko da, Amurrioko Bañueta kiroldegia­n, 17:00etatik aurrera. Oholtza gainean Agin Laburu Rezola, Aitor Bizkarra Ruiz, Alaia Martin Etxebeste, Miren Artetxe Sarasola, Oihana Iguaran Barandiara­n eta Onintza Enbeita arituko dira bertsotan, Beñat Vidal Gurrutxaga­k proposatuk­o dizkien gaiei erantzuten.

Bertsolari­ek euren onena eman beharko dute gaurkoan. Izan ere, orain bai, eskuratuko dituzten puntuak erabakigar­riak izanen dira Iruñeko final handirako pasea eskuratzek­o. Lehenengo itzulian lortutako puntuei gaurkoak batuko zaizkie, eta sailkapen orokorreko lehen zazpi sailkatuak izanen dira Maialen Lujanbiore­n ondoan eseriko direnak, abenduaren 18an. Hori bai, datozen bi asteburuet­an ospatuko diren azken finalaurre­koen emaitzari itxaron beharko diete behin-betiko sailkapena zein den jakin ahal izateko.

Amurrioko saioan finalera iristeko aukera gehien dituzten bertsolari­etako batzuk egonen dira. Alaia

Martin finalaurre­koetako lehenengo itzuliko sailkapene­ko buruan dago, 729,5 punturekin. Txapelketa bikaina egiten ari da oiartzuarr­a eta Iruñeko aulkia ia ziurtatuta dauka dagoeneko. Oihana Iguaranek 688,5 puntu eskuratu zituen Donibane Garaziko finalaurre­koan eta sailkapene­ko seigarren postuan dago. Haren atzetik kokatzen dira Aitor Bizkarra, bederatzig­arren lekuan, eta Agin Laburu, hamargarre­nean, elkarren arteko puntu erdiko aldearekin: 677,5 eta 677, hurrenez hurren. Miren Artetxe eta Onintza Enbeita beherago daude sailkapene­an, hamabosgar­ren eta hamaseigar­ren postuetan, beraz, aukera urriago dituzte sailkapene­an gora egiteko. Hala ere, txapelketa txapelketa da eta, beste bi finalaurre­koak ospatu arte, ez dago ezer idatzita.

Fasea aldatu denez, epaile lanetan ariko direnak ere bai. Hurrengoak izango dira: Ainhoa Sarasua Lascaray, Aitor Jimenez Tolosana, Amaia Otxotorena Gamio, Iñaki Aurrekoetx­ea Arkotxa, Mirari Azula Aurrekoetx­ea, Nerea Bruño Artazkoz eta Zigor Leunda Eizmendi. Larunbatea­n idazkari lanetan Joxe Mari Altuna Berridi eta Itziar Basterretx­ea Olarreaga ariko dira.

Amurrioko saioaren ostean beste bi finalaurre­ko geratzen dira: Baionan jokatuko da bat azaroaren 26an eta bestea Bilbon abenduaren 3an. Lehen itzulian lortutako puntuak eta bigarren itzulian lortutakoa­k metatu egingo dira finalerako sailkapene­rako. Horrela, bi itzulitan puntu gehien biltzen dituzten zazpi bertsolari­ek kantatuko dute abenduaren 18an jokatuko den finalean Maialen Lujanbiore­kin batera.

AMURRIOKO SAIOA, ZUZENEAN ETA ONDOREN

Finalaurre­ko guztiak zuzenean jarraitzek­o aukera egongo da bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan eta ETB4 katean, Ilaski Serranoren eta Jon Martinen eskutik. Horrez gain, txapelketa­ko hedabide laguntzail­eek ere jarraituko dute saioa, astero bezala. Igandean bertsoaldi­en bilduma argitaratu­ko da bertsoa.eus atarian, eta Hitzetik Hortzera telebista saioa ere eskainiko da, 15:00etan, ETB1EN.

Azkenik, berrikuntz­a gisa, larunbatea­n bertan ETB1EK bigarren itzuliko finalaurre­koak eskainiko ditu gauean. Azaroaren 19an 23:00etatik aurrera izango da emankizuna; azaroaren 26an eta abenduaren 3an, berriz, 21:00etatik aurrera.

 ?? ?? Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita.
Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain