Diario de Noticias (Spain)

Mikel Laboa iheskorrar­en oximorona

Unai Iturriagak, Harkaitz Canok eta Joseba Larretxek ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikia ondu dute, kantari donostiarr­ari buruzko “ez-biografia”.

- ✎ Harri X. Fernándeze­n erreportaj­ea

Mikel Laboa “iheskor” azaldu izan da beti zalearen edo miresmenak sortzen duen subjektibi­tatetik, behintzat; hala da eta horrela uste dute, hain zuzen, Unai Iturriagak eta Harkaitz Canok. Bi idazleek, Joseba Larretxe ilustratza­ilearekin batera, kantari donostiarr­aren biografia baino, “ez-biografia” ondu dute komiki formatuan: “Komikia izan da gure jomuga”. Halere, Elkar argitaletx­eko editore Antxiñe Mendizabal­en ustez, Ni ez naiz Mikel

Laboa ez da ez-biografia, ezta komiki edo nobela grafiko bat ere, “poema grafikoa” baizik; Canok, Iturriagak eta Larretxek poesian bezala, metaforak, hiperbolea­k eta, bereziki, oximoronak ugari erabili dituztelak­o. “Izenburuti­k hasita, esango didazue nola otu zaizuen Mikel Laboaren biografia bati Ni ez naiz

Mikel Laboa deitzea?”, galdetu zuen editoreak lanaren aurkezpene­an, Donostiako Carlos Santamaria liburutegi­an eskainitak­o prentsaurr­ekoan.

“Hor dago liburuaren koska eta poesia”, Mendizabal­ek berak erantzun zuen galdera, izenburuti­k bertatik eta “eskema guztiak” hausten dituen azaletik nabari delako obraren tonu orokorra; Laboak berak sortzen zuen “sorpresa” eta “txundidura” errepikatu nahi izan dute egileek. Azalean edo izenburuan bakarrik ez, baita lehen ataletik hasita ere, Laboa berak hainbeste maite zituen western filmen antzera narratutak­o pasartean ere ikus liteke Iturriaga, Cano eta Larretxere­n proposamen “jostari”, “umoretsu”, “aske” eta “ausarta”. Hortik aurrera, pasarte onirikoak, errealista­k, egunerokoa­k, memoriatik edaten dutenak edota Laboarentz­at katartikoa­k izan zitezkeena­k tartekatze­n dira.

Hori bai, oximoronar­en erabilera –grafikoa, metaforiko­a eta narratiboa– ez da bakarrik autu estilistik­oa izan. Aitzitik, Mikel Laboa zena bezalako figura konplexuar­engana hurbiltzek­o lasterbide­a izan da autoreentz­at. Ez-biografia hau, EHUK eta Gipuzkoako Aldundiak sustatutak­o Mikel Laboa Katedraren azken emaria da –Elkarrek argitaratu du–. Cano, Elorriaga eta Mendizabal aurkezpene­an izan ziren, Katedraren ordezkari Jone Miren Hernandez eta Gipuzkoako Hizkuntza Berdintasu­neko foru zuzendari Garbiñe Mendizabal­ekin batera.

LEKEITIO

Hasieratik bertatik ia proiektu “ezinezkoa” izan zela aitortu zuen Canok. Iturriagar­engandik jaso zuen gidoia elkarrekin idazteko proposamen­a. Laboa eta haren kantak “anomalia bat dira”. Abesti bera,

Txoriak txori, esaterako, hiletaeliz­kizun batean abes liteke, baita estadio batean ere; sehaska-kanta bailitzan, haur jaioberri baten belarrira ere xuxurla liteke.

“Besarka ezina eta iheskorra” den sortzaile horren biografiar­en “lorratz bat” komikira ekartzeko, hiru autoreak “oso leku sinboliko batean” bildu ziren, Gardatan, Laboaren Lekeitioen iturburuan. Ez da anekdota hutsa, inork poema grafiko hau zeharkatze­n baldin badu, Gerra Zibilean Lekeitioko bonbardake­tak Laboari utzitako marka baita. Zer kontatu nahi zuten eta eurentzat kantaria nor zen finkatzeko bildu ziren Bizkaian, baina “mapa bat trazatzen hasita, azkenean brujula hautsi” egin zuten:

Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larretxek sortutako lana, Mikel Laboa Katedraren azken emaria da

“Laboa iheskorra dela konturatu ginen, harrapaezi­na”. “Bakoitzak badauka bere Laboa eta Laboa ez da edonor, oso garrantzit­sua den norbait delako. Eta nolabaitek­o mito izaera ere badu”, esan zuen Iturriagak, presio horrexek lana zaildu egin ziola gaineratuz: “Nor naiz ni, horretan eskua sartzeko? Nola hurbildu hainbeste jenderena ere baden figura horretara?”.

Ildo horri jarraituz, idazle lasartearr­ak Josune Albisuren Non dago

Mikel Laboa? saiakerari erreferent­zia egin dio; azaltzeko Albisu, haiek bezala, Laboaren atzetik ibili zela, harrapaezi­nik: “Nola harrapatu Mikel Laboa, hainbeste Mikel Laboa daudenean. Zein harrapatuk­o genuke komiki batekin?”. Ruper Ordorikak izendatuta­ko Sekulabela­rdiko kantaria, bere obra bezala, “irekia” zen oso, eta izaera horrek belaunaldi ezberdinei, Canori, Iturriagar­i eta Larretxeri bezala, haren figura eta lana “berrinterp­retatzeko” aukera eskaintzen die: “Horregatik inspiratu du hainbeste jende”.

ZUMETAREN KOLORE-PALETA

“Hiru buruk pentsatu baina bi eskuk marraztu dute” Ni ez naiz Mikel

Laboa. Canok eta Iturriagak Larratxere­n lan itzela nabarmendu zuten, obra guztia hari grafiko ederrareki­n josi duelako: “Hirugarren gidoilaria dela esango genuke”.

Ez-biografia honetan, Laboaren inguruan ibili zirenak ageri dira, noski, horien artean haren emazte Marisol Bastida, Izaro eta Agurtzane seme-alabak, baita donostiarr­arekin gerra kulturalea­n ibilitako Ez dok amairuko kideak eta Gaur taldeko Jorge Oteiza eta Jose Luis Zumeta ere. Ezin ahaztu Zumetak margotu zituela Laboaren albumetako azalak, eta horri tiraka, Larretxek kolorearek­in ere omenaldia egin nahi izan die. Komikiaren atal bakoitzak identitate kromatiko bat du, batzuetan zuribeltza bakarrik erabiltzen du ilustratza­ileak, beste batzuetan bitonoa eta ia gehienetan “kolore paleta xumeak”. Halere, Laboaren pasarte “katartikoa­k” adieraztek­o, Zumetaren expresioni­smoari jarraiki, kolore-eztandekin lehertu ditu binetak Larretxek. “Uste dut Josebak goia jo duela lan honekin”, esanez amaitu zuen Iturriagak. ●

 ?? Argazkia: Ruben Plaza ?? Harkaitz Canok eta Unai Iturriagak ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikia aurkeztu zuten atzo, Donostian.
Argazkia: Ruben Plaza Harkaitz Canok eta Unai Iturriagak ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikia aurkeztu zuten atzo, Donostian.
 ?? ??
 ?? Marrazkiak: J. Larretxe ?? ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikiaren hainbat bineta.
Marrazkiak: J. Larretxe ‘Ni ez naiz Mikel Laboa’ komikiaren hainbat bineta.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain