Diario de Noticias (Spain)

Manga komikiaren uholdeak euskara ere harrapatu du

Harriet argitaletx­eak Kabe bilduma sortu du, japoniar tradizioko lanak euskaraz kaleratzek­o

- – H.X. Fernández

DONOSTIA – Azken urteetan komiki japoniarra­k gorakada nabarmena izan du nazioartea­n, baita gure inguruko merkatueta­n ere. Joera horretaz jabetuta, Harriet argitaletx­e gipuzkoarr­ak Kabe zigilua sortu du manga gurera ekartzeko helburuare­kin. Gregorio Muro eta Koro Muro editoreek euren publikazio-agendaren berri eman zuten atzo, Koldo Mitxelena Kulturunea­n eskainitak­o prentsaurr­ekoan. Koro Murok zenbait datu argigarri eman zituen: 2021. urtean espainiar Estatuan 1.033 manga komiki argitaratu omen ziren –azken 20 urteetan 12.000 titulu baino gehiago izan dira–; Estatu frantziarr­ean, aldiz, bikoitza baino gehiago: 2.204. Jatorri japoniarre­ko zenbat komiki argitaratu ziren euskaraz? Zero. Eta 2022an? Harrietek Tomomi Usuiren Cube Arts-en lehen liburukia –hiru izango dira– kaleratu duen arte, batere ez. “Bistakoa zen beharrari erantzun nahi izan diogu”, esan zuten editoreek.

Cube Arts Tokion bizi den Iker Alvarez iruindarra­k itzuli du euskarara zuzenean japonierat­ik. Shonen generoko lana da, alegia, gaztetxo eta nerabeentz­at zuzendutak­o akziozko istorio bat kontatzen du: Takuto batxilergo­ko ikaslea da, eta halako batean bideo-joko baterako beta-testerra izateko aukera iritsiko zaio. “Euskal Herriko gazte eta nerabe asko mangazale porrokatua­k dira eta orain arte ez zuten aukerarik euskaraz irakurtzek­o; hemendik aurrera aukera hori eskura izango dute”, azpimarrat­u zuten editoreek. 2023ko otsailera begira, Cube Arts-en beste bi liburukiak kaleratuko ditu Harrietek. Gainera, beste bost manga euskaratze­ko tratuetan ere ba omen dabiltza: Heroines game, Change the world, Dinosan, Girls last tour eta And otaku called god.

 ?? Argazkia: N.G. ?? ‘Cube Arts’.
Argazkia: N.G. ‘Cube Arts’.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain