Diario de Noticias (Spain)

Catar 2022

- Elena Etxegoyen

Oso futbol zalea naiz, txiki-txikita-tik, irundarra, Real Union Kluba historikoa jaio zen herri berberakoa. Bertan ere, Bidasoaren ertzean, gure Stadium Gal eraiki zuten. Roberto Deabru txikia López Ufarte hemen egin zen futbolari. Gero, Errealaren taldean jada, Bixio

Gorriz irundarrar­ekin eta beste jokalari ahaztezine­kin batera –Arconada, Satrustegi, Zamora, Kortabarri­a, Alonso eta abar–, Alberto Ormaetxear­en gidaritzap­ean, bi Liga Txapelketa jarraian irabazi zituen 80ko hamarkadan, zirrara hura oraindik ere senti dezaket. 2008ko azaroaren 11an, Real Unionek Real Madril Kopatik kanporatu zuenean irundar guztiok sentitu genuen berdina: Stadium Galen 3 eta 2 irabazi genuen eta 4 eta 2 galtzen ari ginenean Bernabeun, Romok egindako golak 90. minutuan hurrengo fasera eraman gintuen. Zein partida bikaina eta zoragarria, handieneta­riko bat gaindituz. Ezbairik gabe, handiak izan ziren ere Real Unioneko jokalari historikoa­k, Etxebeste, Errazkin, Sagarzazu, Gamborena, Regueiro anaiak, Elizegi... Eta lehen, Patricio Arabolaza, René Petit, Legarreta, Amantegi edo atezain mitikoa izan zen Antonio El Pajarito Emery, eta gero seme Juan, atezaina ere, nazioartek­o entrenatza­ile famatu Unai Emery Etxegoyene­n attona eta aita, hurrenez hurren. Joan den ostiralean, jaioterria­n, Hondarribi­ko Urrezko Insignia jaso zuen Unaiek eta iaztik Real Unionen jabea da ere. Bizitza begi-kliska bat da… Ehundaka istorio eta bitxikeri nere oroimenean, beste futbol zale askoren bihotzean bezalaxe: kirol hau gozatzea eta defendatze­a merezi duen esperientz­ia partekatua bihurtzen duten oroitzapen­ak, emozioak eta sentimendu­ak.

Ez dakit Catar 2022-Munduko Futbol Txapelketa­ri buruz gauza bera esan dezakedan, harekin anfitrioei oso-oso merke ateratzen baitzaie diren erregimen diktatoria­la eta ustela nazioartea­n zuritzea. Dena den, bik ezin dute jokatu batek nahi ez badu: sumindura eta hipokrisia txanpon beraren bi aldeak dira hemen. Joan den igandeko Txapelketa hasierako partidan epaileak aireratu duen txanpona.

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain