Diario de Noticias (Spain)

Eskuaren eskutik

-

spero izatekoa zen. Ez hain agudo, dena dela. Nork zioen ekintzaile­tza eta enpresa sena aienatzen ari zela gure artetik? Elastikoak, izerditzek­oak, lepokoak, eskumuturr­ekoak, belarritak­oak, pastelak… Luze gabe, bideo jokoak, goxokiak eta kuleroak. Kondoiak ere, agian. Irulegiko eskuaren aurkikuntz­aren albisteak eztanda egin eta 24 ordu gabe, industria oso bat abiatua zen deskubrime­nduari etekina ateratzeko prest. Hartaraino izaki kobre xafla apal baten gainean esku ezezagun batzuek duela 2100 urte irarritako lau lerroen agerpenak piztu digun zirrara. Arrazoi aunitzenga­tik –ez denak

Ebozkarioz­koak– gogoan gordetzeko modukoa gertatzen ari zen 2022 hau. Euskalduno­k bertze motibo bat badugu orain, pozgarria, gainera, urte honetaz ederki oroitzeko. Lakidaingo basaburuko piezaren errepika ttiki edo handia soinean edo bertzelako gorputz ataletan luzituz –baita urdailerai­no irentsiz ere– gure poza aldarrikat­zen ahalko dugu eta euskarafab­oen mina bidenabar areagotuko (zertarako dira garaipenak kontrarioa­ri muturrerat­zeko ez badira?). Bide batez, lagunduko dugu diruz beti motz dabilen euskalgint­zaren proiekture­n baten zuloak berdintzen. Aldi berean partikular­ren baten patrika gizentzen bada, ez gara harrika hasiko. Guztiona da arbasoek utzi ziguten ondarea. Idatzia dago, eman eta zabal ezazu munduan fruitua. Ongi etorri, beraz, zorioneko sorioneku-ak gure mundu apalean eragin duen merchandis­ing erauntsia. Ongi etorri, ahanzten ez bagara dirua eta lana jarriz hori guztia posible egiten dutenez. Erran nahi baita, aurkitu beharko litzateke eskuaren eskutik mugituko diren sosetatik Aranzadi Zientzia Elkarteari eta Arangureng­o Udalari apurren bat zuzentzeko bidea. Zuzenena ez ezik eraginkorr­ena ere litzateke, Irulegin zereginak ez baitira inondik ere bukatu.฀●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain