Diario de Noticias (Spain)

Bitartekar­itza, plan on bat

BIZIKIDETZ­A PLANAREN BAITAN, BANAKOEN ARTEAN SORTU DAITEZKEN GATAZKAK KONPONTZEK­O BIDEA DA BITARTEKAR­ITZA

- ✎ Ezkaba I.P.

ure eskola giza komunitate­a izanik, pertsonen arteko harremanet­an ohikoak diren arazo, istilu edota konpondu eta zuzendu beharreko egoerak sortzen dira. Egoera hauek zuzentzeko kasu gehienetan irakasleen parte hartzea nahikoa izaten da. Zenbait kasutan, ikasle edo besteen arteko istilu edo arazoetan eskolan adostutako arautegiar­en urraketak sortzen dira. Testuingur­u honetan, Barne Araudia aplikatu baino lehenago arazoak konpontzek­o eta bideratzek­o irakasleri­aren parte hartzeari bitartekar­i-tza deitzen diogu. Hau ez da berria gure eskolan eta gaur egun, Bizikide-tza Planaren barruan, Bitartekar­itza Plana dugu.

GBi pertsonak edo gehiagok duten gatazka baten aurrean, era neutral eta borondatez­koaz beste baten partea hartzea lehenengoe­k beraien kabuz gatazka konpondu edo alda dezaketen.

ZER DA BITARTEKAR­ITZA?

Gatazkak aldatzeko eta ikasteko aukera bat suposatzen duela ikusten dugu.

ZERTAN OINARRITZE­N DA? Testua eta argazkia

Bitarkarit­za ez da gatazka konponduko duena baina bai gatazka konpontzen lagunduko duena. Ikasleak beraien gatazken arduraduna­k dira eta beraien kabuz konpontzek­o gai izan daitezke.

Gatazka bat konpontzek­o bide bat baino gehiago dago. Haurrak ongi sentitzen direnean ongi portatzen dira.

Lehiakorta­sunak gatazkara bultzatzen gaitu. Elkarlanak berriz, hobeto ikastera eta harreman sendoago eta sakonagoak izatera eramaten gaitu.

Bitartekar­ia gatazkaz interesatz­en da baina ez du iritzirik ematen.

ZEINTZUK DIRA BITARTEKAR­ITZAREN EZAUGARRIA­K?

Alde guztien parte hartzea erabat borondatez­koa izan behar da.

Alde guztiak ahalegindu­ko dira elkar komunikatz­eko, elkar ulertzeko eta akordioeta­ra ailegatzek­o. Bitartekar­iak,

ikasleak eta irakasleak izango dira.

Isilpekota­suna beharrezko­a da, hau da, bitartekar­iak inoiz ez du hitz egingo bitartekar­itzan esaten denaz. Aldeek inolako presiorik jasan gabe erabakiak hartuko dituzte.

Bitartekar­iak ez du zigorrik ezarriko ezta akordioak betetzera behartuko ere, prozesua kontrolatu­ko du baina emaitza ez.

Bitartekar­itzarekin denek irabazten dute, eta alde bakoitzak bestearen sentimendu­ak, interesak, baloreak... ezagutzera eta errespetat­zera bultzatzen du. Halaber, beste gatazka batzuk saihesten laguntzen du eta zigor ezarpena saihesten du.

BITARKERAR­ITZA GURE ESKOLAN

Pandemian, bitartekar­itza bertan behera utzi behar izan genuen, eta ikasturte honetan inoiz baino gogotsuago berreskura­tu egin dugu. Eskerrak eman behar dizkiegu 6. mailako ikasleei, ikastetxek­o lagunen arteko gatazkak konpontzek­o eta, horrela, ikastetxek­o bizikidetz­a hobetzeko jarri duten borondatea eta gogoagatik. Mila-mila esker, bitartekar­i!฀●

Irakurketa, ezagutza eskuratzek­o harribitxi­etako bat da, eskura dezakegun trebetasun­ik onenetakoa izanda. Gure bizitzan zehar, ezagutzak lortzen eta mundua eta inguratzen gaituen guztia ulertzen lagunduko diguena, esate baterako. Guzti hau errexagoa egiten duen liburutegi digitala, unea edo gailua dugu ODISEA. Edozein tokitatik eskura daitekeen 5.000 izenburu baino gehiagora, mugarik gabe sartzea ahalbidetz­en duen dohaineko plataforma. Liburu elektronik­oak, audiolibur­uak eta aldizkaria­k modu eleanitzea­n eskaintzen ditu, online eta offline.

ODISEA, LIBURUTEGI DIGITALA

http://www.disea.odilotk.es

Aurten sukaldea estreinatu dugu eta urritik aurrera gure eskolako pasabideet­atik jaki gozoen usain atsegina hedatzen hasi da. Orain dela hiru ikasturte eskola hautatua izan zen sukaldean obra egiteko eta horrela bertan sukaldatu ahal izateko. Gora-behera txikien ondoren, proiektua azkenean gauzatu egin da. Bertan elikadura osasungarr­i eta jasangarri­aren aldeko apustua egiten da, hau da, elikagai ekologiko, lokal, fresko eta sasoikoeki­n egindako menu orekatuak prestatzen dira.

 ?? ?? Uxue, Xabi, Enma, Sugoi, Ilazki eta Kaiet, 6. mailako ikasleak, arazoak eta gatazkak konpontzek­o prestatu dira aurten.
Uxue, Xabi, Enma, Sugoi, Ilazki eta Kaiet, 6. mailako ikasleak, arazoak eta gatazkak konpontzek­o prestatu dira aurten.
 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain