Diario de Noticias (Spain)

Santa Zezilia ospatuko dute Lesakako musikariek

‘Los Xey: Una historia de película’ ikusgai larunbatea­n Harriondoa­n

- – A.A.A.

– Santa Zezilia musikarien zaindariar­en eguna izan zen atzo eta hori ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Lesakan. Hasteko, gaur 17.00 etan kontzertua emanen dute Harriondoa kultur etxean Musika Eskolako ikasleek. Asteburuan ere hainbat ekitaldi antolatu ditu Lesakako Santa Zezilia Batzordeak, Lesakako udalaren laguntzare­kin.

Azaroaren 25ean, ortziralea­n 20:00etan Lesakako musika bandak kalejira eginen du. Azaroaren 26an, larunbatea­n 17:30ean trikitilar­i eta txistulari taldeek kalejira eginen dute eta 18:30ean, Los Xey: una historia de película dokumental­a eskainiko dute Harriondoa kultur etxean. 20:00etan akordeoila­ri taldea karrikaz karrika ibiliko da. Hain zuzen, 1982ko Santa Zezilia egunean eskaini zuen lehen emanaldia Lesakako abesbatzak eta, aitzinera begira, 40. urteurren hori ospatzeko kontzertua antolatzen hasia da abenduaren 18rako.

LESAKA

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain