Diario de Noticias (Spain)

62 urte beranduago

- Josune Ariztondo

rtean zehar izaten diren ospakizun eta gogoramen egunen atzean beti egoten da oroitzapen­erako elikagaia. Gaurkoak, emakumeei eragindako indarkeria ezabatzeko konpromiso­a sendotu beharra gogoratzea bilatzen du. Emakumeen aurkako

Ugertakizu­n larriak antzinetik datoz baina egun seinalatu gisa ez dauka gaurkoak historia luzea. Nazio Batuen Erakundeak duela XX. mende amaieran ofizialdu zuen.

Zergatik behar da bigarren egun bat, dio lagun batek, hor egonda martxoaren 8a? Ikusgarrit­asuna lortzeko eta gizarte bizitzan parte hartzeko aldarrikap­enak zein berdintasu­n osoaren aldeko borrokak badute helduleku nabarmena: gure aurrekoen borroka-baldintza latzak adierazten duen ekinaren indarra ezagutzea. Isiltasuna­k dakar ahaztura, ez distantzia­k zioenak arrazoia zuen. Martxoaren 8a duela ia mende erdi bat ofizialdu zuen Nazio Batuen Erakundeak, urte asko aurretik emakumeen lan-eskubideak aldarrikat­zeagatik zigortutak­o –eta akatutako– emakumeak oroitzeko. Gaurkoa, 1981ean Bogotan egin zen Hego Ameriketak­o Topaketa feministan eratu zen. Bertoko ponentzia zein bilkuretan, emakumeek jasarrrita­ko sexu-indarkeria­ren eremu berezien artean berariaz azpimarrat­u zen emakume atxilotu politikoek pairatzen zutena. Zergatik hautatu zuten egun berezi hau? Hemeroteke­k argi erakusten dute norainoko lokarri odoltsua duen Errepublik­a Dominikarr­eko Trujillo diktadorea­k egun seinalatu honekin. Mirabal ahizpak, Patria, Minerva eta Maria Teresa krudelkeri­az bortxatu, oinazetu eta hil egin zituen Trujillore­n poliziak 1960ko azaroaren 25ean. Lau urte beranduago diktadorea atxilotu eta epaitu zutenean Francok jaso eta babestu zuen bere familia Espainiako askatasun giroan (sic). Jesus Galindez ere erahil zuen satrapa harek demokrazia­ri eta emakumeei zien gorroto. Oso arriskugar­ria, beraz, emakume demokrata izatea. Mirabal ahizpak eta emakume suntsitu guztiak gogoan, gure gizarte aurreratue­n orban honek denok kutsatzen gaitu eta denona da erantzunki­zuna. Bakarka ezin da. Gaur ere ez. ●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain