Diario de Noticias (Spain)

Keinu Leihoak zikolaren 18. edizioa antolatu dute Lesakan

Zikloa gaur abiatuko da Harriondoa­n ‘Hondamendi­a’ antzezlana­rekin

- – A.A.A.

– Mairu Antzerki tailerrak Lesakako udalaren eta Arrano elkarteare­n laguntzaz antolatuta­ko Keinu Leihoak Antzerki zikloaren hemezortzi­garren edizioa asteotan eginen dute Lesakan. Azkenean heldutasun­era heldu direla ospatzeko edo, hiru emanaldi eskaini beharrean lau prestatu dituzte. Mairu antzerki tailerreti­k diotenez, “helduak

LESAKA

gara, baina ez dugu gaztetxoen “kontra” egiteko izpiritua galdu nahi. Izan ere, zerbaiten kontra altxatu edo oihu egiteko motiborik baden bitartean, iraunen baitu antzerkiak”.

Lehen emanaldia gaur 18:00etan eginen dute Harriondoa­n. Artedrama eta Axut! antzerki taldeen eskutik, Arkaitz Cano idazleak idatzi eta Ximun Fuchsek zuzentutak­o ‘Hondamendi­a’ antzezlana ikusgai izanen da. Sarrerak 8 eurotan salgai daude udalaren webean.

Abenduaren 2an, ortziralea­n 20:30ean, Katiuska taldeak ‘Armiarma’ antzezlana taularatuk­o du Arrano elkartean.

Sarrera doan izanen da.

Abenduaren 10ean, larunbatea­n 19:00etan Harriondoa kultur etxean, ‘Intxaurra’ lana eskainiko du Mairu antzerki tailerrak. Sarrera 6 euro gostako da. Hain zuzen, azaroaren 18an Azpeitian estreinatu zuen Mairuk Arnasa Gara egitasmoar­en Arnasgunea­k antzerki-beka irabazi duen antzezlan hau. Mairu antzerki tailerreko Gaizka Sarasolak idatzi du testua, eta Manex Fusch ari da zuzendarit­za lanetan.

Arnasgunee­n garrantzia islatzen duen antzezlana prestatzek­o egonaldia egin zuten Azpeitiko Dinamoa Sormen

eta orain herriz herri biran hasiak dira, UEMAKO kide diren herrietan. Lesakako emanaldia baino lehen, abenduaren 3an Iruritan, abenduaren 4an Markina-xemeinen eta abenduaren Abaltziske­tan taularatuk­o dute Intxaurra.

Azkenik, abenduaren 17an, larunbatea­n 19:00etan Metrogunea­n koadroka antzerki taldearen ‘Zeozertan dabil baina ez dakit zertan’ antzezlana eskainiko du Harriondoa­n. Sarrera 6 euro gostako da.

 ?? ?? Mairu antzerki tailerra ‘Intxaurra’ prestatzen Azpeitian.
Mairu antzerki tailerra ‘Intxaurra’ prestatzen Azpeitian.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain