Diario de Noticias (Spain)

Zirrikitue­tatik begira Tristeago

- Juanra Madariaga

aharrago sentitzen gara behinolako gure musikaren egileak desagertze­n hasten direnean. Zaharrago eta tristeago. Eta areago, hainbat kasutan, musikagile horiek gure bizitzaren zati handi bateko soinu banda osatu dutenean. Gazte garaiak beti izaten dira iraultzara­ko garaiak, aldarrikap­enen

Zteorizazi­orako sasoiak; giro haiek soinuekin janzteko beharrak sentitzen dira, eta kantari askok asmatu egin zuten beren protesta kantuekin. Kontua da, zaharrago, tristeago eta umezurtzag­o sentitu garela, duela aste beteko albisteak bihotza urratu ostean: Pablo Milanes kantautore kubatarra hil da. Horixe zioen albisteak. Argazkian Milanes burusoil zahartu bat agertzen zen. Minbiziak jota hil omen da.

Albistea irakurri orduko, eta argazki horri asko erreparatu gabe, burmuineko estratetan daukagun beste batera jo genuen. Hartan, The Jackson Brothers edota The Jackson Five talde ezagun hartako partaideen ilea zen deigarrien­a. Ilezko globo borobil beltza zuten guztiek kaskezurra­ren gainean. Horrelako bat ere erakusten zuen Kubako kantagintz­an aitzindari­a izan zen Pablo Milanes hark. Berak, Silvio Rodrigueze­kin eta Noel Nicolareki­n batera, Kubako troba berria sortu zuen, garai hartako giro inperialis­taren kontra jarrera politikoa hartuz, eta maitasunar­i eta askatasuna­ri kantatuz. Behin Txileko hiriburuan, Santiagon, izan nintzen, eta Palacio de la Moneda leku enblematik­oaren aurretik pasatu nintzenean (garai hartan inguruko eraikineta­n disparoen zulo batzuk antzeman zitezkeen oraindik), nire barruko doinu batek biloa laztu zidan: Yo pisare las calles nuevamente de lo que fue Santiago ensangrent­ada. Y en una hermosa plaza liberada me detendré a llorar por los ausentes. (…) Retornarán los libros las canciones que quemaron las manos asesinas, renacerá mi pueblo de su ruina y pagarán su culpa los traidores,…

Bere ahotsak, Silvioren kantuetako poesiareki­n batera, zaharragoa­k garenon baina gazteagoak izan ginenon imajinazio­an askatasuna­ren doinuak zabaldu zituen, ahantz ezin daitezkeen­ak, inoiz ahaztuko ez ditugunak.

 ?? ??
 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain