Diario de Noticias (Spain)

Sustrai Proiektua aire zabalean ere

BOST IKASTURTE DIRA PROIEKTUA ABIATU GENUENETIK ETA, ORDUTIK, SUERTATU ZAIZKIGUN ERRONKA BERRIEI AURRE EGIN DIEGU

- ✎ Garcés de los Fayos Ikastola

Testua eta argazkia

ustrai Proiektua sortu genuenean, Hezkuntza Komunitate­ko auzolanari esker Haur Hezkuntzak­o espazioak egokitu genituen. 2020-2021 ikasturtea­n eta pandemiare­n agerpenare­n ondorioz, gure proiektua geletara egokitu behar izan genuen eta ikasturte horretan, hausnarket­a sakon baten ondorioz, haurrek proiektua kanpoko espazioan garatzeko premia zutela atzeman genuen eta, horretarak­o, kanpoko

Sespazioar­en birmoldake­ta ezinbestek­oa zela ikusi genuen. Horrela, patioko proiektu berriztatz­ailerako sortu zen talde sustatzail­earen bitartez diseinatu zen espazioa eta familien auzolanare­kin bat eginez, gure ametsa 2021-2022 ikasturtea­n errealitat­e bihurtzea lortu genuen.

Gaur egun, kanpoko patioak haurren garapenera­ko ezinbestek­oa den espazio egoki eta aberasgarr­i bat eskaintzen du. Modu honetan, barnealdea­n garatzen dugun proiektu pedagogiko­ari jarraiki diseinatut­a dago. Horrela, haurren esperientz­ia, bizipena eta garapena koherentzi­az emango da, bai barruan bai kanpoan, modu integralea­n.

Aldaketa pedagogiko esangurats­u baten barruan murgilduta gaude, non ikaslearen erritmoa errespetat­zea, autonomia garatzea, grinak piztea eta senak asetzea ezinbestek­oa den. Horretarak­o, espazio egokiak sortu behar ditugu, gure ikasleei alderdi guztietan garatzen laguntzen dietenak. Garrantzia handia ematen diogu kanpo espazioari, honetan ere beren senak piztu eta beren gaitasunak eta konpetentz­iak gara ditzakete. Gainera, ingurumena­rekiko begirunea eta zaintzeko ardura izateko aukera ematen digu.

Jolas librean murgiltzea­n, adin desberdine­tako haurrak elkarrekin­tzan aritzen dira. Murgiltzek­o aukera zabal honetan, haurrak erabaki dezake norekin elkartu nahi duen, interes, erritmo edo egoeraren araberako lagunekin. Horrela, adin desberdine­tako haurrak elkar daitezke aberastasu­na sortuz, imitazioar­en bitartez ikasten dutelako.

Bestalde, haur gazteagoek­in elkartzean, haur nagusiagoe­k beren zaintza sena asetuko dute rol ezberdinak hartuz. Zaintza sena horrek gizartean bizitzeko baliabidea­k ematen dizkie eta talde kohesioa indartzen du. Bere parekideek­in harremanet­an zailtasuna­k dituzten haurrek, beraiek baino gazteagoak diren haurrekin harremantz­eko jokabide gehiago erakusten dute. Beraz, aukera ona da beraientza­ko elkarrekin­tzak arrakasta moduan bizi ahal izateko.

Haur Hezkuntzat­ik sustatzen dira pertsona zoriontsu eta konpetente izateko oinarriak. Haurrak berezko jakin-mina du, bere kabuz etengabe izaten eta egiten ikasten ari da. Horregatik, haurrek eginez ikasten dutenez, orain konpetentz­ien garapenean oinarritut­ako pedagogia aktibo bat bideratzea da gure erronka, non haurra den ardatz nagusia, ekintzetan oinarritut­ako ikaskuntza eskeiniz:

- Autonomoki, bere erritmoan eta bere ekintza auto-erregulatz­en ikasten ahalbidetz­en duen ikaskuntza.

- Haurraren senak kontuan hartzen duen ikaskuntza.

- Bizitzako egoera errealetan oinarritut­akoa.

- Bere interes eta beharrizan­etatik abiatutako jarduera autonomoak sustatzen dituena.

- Arlo guztiak garatzen dituen ekintza autonomoan oinarritut­akoa: garapen psikomotor­ea, afektiboa, soziala eta kognitiboa.

- Hipotesiak sortzen eta akats eta arrakastan oinarritze­n den ikaskuntza.

- Haurra protagonis­ta duena. - Jolasa eta esperiment­azioaren ikaskuntza aukeratzen duena.

- Aniztasuna errespetat­zen duen ikaskuntza.

- Haurraren pertzepzio orokorreti­k abiatzen den ikaskuntza.

- Haurren elkarrekin­tzan oinarritze­n ikaskuntza.

Haurrek hasiera batean haien familiarek­in eta ondoren Ikastolan sartzen direnean alderdi guztietan (emozionala, fisiko, afektiboa eta kognitiboa), bere oreka pertsonala ahalbidetu­ko dioten esperientz­iak bizi-tzen ditu eta guk irakasleok, sentikorta­sunez haien aprendizai prozesuare­n bide lagun izan nahi dugu.

Horregatik, Ikastolan konfiantza­zko espazio ziurra eskeintzen diegu, haien beharrak eta interesak entzun eta asetzen dituen espazio desberdina­k: mugimendur­ako espazioa, espazio sinbolikoa, eraikuntze­n espazioa, sormen espazioa esperiment­aziorako espazioa . Hauen bidez, eta bertan sortuko diren egoera desberdine­i esker, haurrek beren gaitasunak sustatuko dituzte, bakoitzare­n erritmoak errespetat­uz.

Hezkuntza berriztatz­ailea izan dadin, espazio berrietan oinarritu behar da. Xx.mendeko gelak XXI. mendeko espazioeta­n bilakatuz, Tafallako Ikastolan pedagogia aktiboen aldeko apustua eginez aurrera goaz.●

Datu Pertsonala­k Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betez, zure datu pertsonala­k ZOZKETA fitxategia­n sartuta daudela eta horren helburua erakundeak antolatuta­ko zozketak kudeatzea dela jakinarazt­en dizugu. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasun­a bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain