Diario de Noticias (Spain)

Jose Mari Ezkerra bertsolari­a hizpide Beran

Ortziralea­n 18:00etan emanen dute solasaldia bihar Beralandet­an

- – A.A.A.

– 2020an hasitako bideari jarraituz, aurten ere “Uscaldunac garen ezquero” ekimenaren barrenean solasaldi bat antolatu dute Berako Udaleko Kultur Batzordeak eta Bortziriet­ako Euskara Mankomunit­ateak. Solasaldia Beralandet­an izanen da, ortziralea­n, 18:00etan, Joxan Elosegiren eta Aitor Errazkinen eskutik. Elosegik eta Errazkinek Ezkerra bertsolari­a ikertu dute, eta haren ibilbidear­en eta bizitzaren gaineko informazio aunitz bildu dute. Horren guziaren berri emanen dute solasaldia­n.

Beste alde batetik, Ezkerra XIX. mendearen lehen zatian Euskal Herriko bertsolari garrantzit­suenetarik­o bat izan zen. Beratarra zela gaur-gaurkoz ezin ziurtatu bada ere, badirudi zantzu fidagarrie­nek hori diotela. Bertsolari oparoa izan zen, eta solasaldia­n haren zenbait bertso sorta ere ezagutzera emanen dira.

BERA

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain