Diario de Noticias (Spain)

Euskaraz saiatuz

-

Lau urtez euskara ikasi ondoren, hitz egiteko dudan izua ez da lehen baino txikiagoa. Hasteko erabakia hartu nuenean, banekien ez zela lan erraza izango. Baina hain handia izan da beti gure hizkuntzar­ekiko izan dudan erakarpena, saiatzen jarraituko dudala.

Egunero esaldi bat prestatzen dut nire bilobari esateko, eta begiratzen diot ea zer aurpegi jartzen duen. Pazientzia nahikoarek­in zuzendu ohi nau, kontuan hartuta zein pelma jartzen dudan eta zein burugogorr­a izan ohi naizen gramatikar­ekiko.

Nire helburua da askatzea eta praktikatz­ea ahal den tokian, baita mugatuago dagoen eta sartzeko pitzadura bat dagoen tokian ere. Bai, bai, horixe da guztion helburua. Bada, bat nator horrekin eta bitartekoa­k jartzen saiatzen naiz. Bihotz-bihotzez.

Barkatu akatsengat­ik, baina nahiago dut akatsak egitea hizkuntza ez erabiltzea baino, euskaraldi­aren promozio batean esaten duten bezala. Diego Vázquez Ariz

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain