Diario de Noticias (Spain)

Gure paperak

- Enrike POR Diez de Ulzurrun

inez opari ederra eskaini zigun Jaundone Saturdi biharamuna­k. Izan ere, segizio eta gisakoak oro galarazi zituen astearte goibel euritsuare­n ondotik, asteazken goxo eguzkitsua­k euri-ondo ederra ekarri zigun begien gozamenera­ko. Takonerako harresieta­tik begira, garbi eta aratz ageri ziren Sarbil, Goñerriko gainak, Leziza, Beriain, Aralarko kaskoak eta Ergamendi. Laino kiribil bitxiaren gainetik, Txurregi, zut. Hurbilago, Arriaundi, hau da, azken urteotako mendi aurkikuntz­arik ederreneta­koa. Honatago, Beorburuko karrika luzexka. Hurbil-hurbil, erripan behera, gure begiradape­an, Arga biziberrit­ua, Santa Engraziako presa zegoenean bezainbest­eko emariareki­n. Erreka bazterrean, hamaika koloretan, zuhaitz lerro gorrizta, oraindik hosto gabetua. Haratago, ekialdeko ikuspegia zedarritur­ik, Arga gainean, itxura ikusgarria­n, egungo artxibo nagusia. Hantxe daude gure paperak, euskararen paperak, alegia. Printza aunitz aurkitu dira; aunitz daude aurkitzeko. Agiri mingarriri­k ere bada. Adibidez, 1823an Garesko maisu nagusiari emaniko agindua: “Irakasle nagusi horrek eta haren laguntzail­eek orok kontu berezia izan beharko dute haurrek euskararik erabil ez dezaten eskolan dauden bitartean, eta ahalegina egin beharko dute, errietaren bidez, erdaraz hitz egin dezaten, bai eskolan, bai eskolatik kanpo”. Non eta Garesen, duela berrehun urte, haur garestarra­k euskaraz karrikan eta eskolan berean. Berdin dio. Hamaika aldiz entzuten jarraitu beharko dugu euskalduna­k berez utzi ziola euskaraz hitz egiteari. Artxiboan topatua. Azken urteotan, gainera, funts ederrik iritsi da Moneok zaharberri­tutako eraikinera. Zer ez den topatuko, konparazio­ra, Irigaraita­rren bilduman, hots, duela bi mendeko Iruñerriar­ekin zuzenean lotzen gaituen paper sorta oparooparo­an. Bada, bilaka ditzagun gure paperak hiriaren ikur.฀●

Z

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain