Diario de Noticias (Spain)

Amets Arzallus nagusi BTN-KO azken finalaurre­koan

ATZOKO IRABAZLEAZ GAIN, AITOR MENDILUZE, ALAIA MARTIN, BEÑAT GAZTELUMEN­DI, JOANES ILLARREGI, NEREA IBARZABAL ETA SUSTRAI COLINA SAILKATU DIRA FINALERAKO.

- ✎ Miren Mindegia  Utzitakoa

Testua

uskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko saio zirragarri­enetako bat ospatu zen atzo Bilbon. Txapelketa­ko azken finalaurre­koa izanda, hain zuzen ere Iruñean abenduaren 18an ospatuko den finaleko oholtza marraztuko zuena, ezinegona nabarmena zen bai Bizkaia Frontoia bete eta berotu zuten 3600 zaleengan, baita oholtzako sei bertsolari­engan ere. Saio puntuagarr­ia amaituta, Amets Arzallus nagusitu zen, 662 punturekin, finalerako aulkia bereganatu­z.

Haren atzetik, puntu bakarreko aldearekin, Aitor Mendiluzek egin zuen bigarren, 661 punturekin; eta Jone Uria izan zen hirugarren, 637,5ekin. Joanes Illarregik 621 batu zituen, finalerako atea irekitzeko behar zituenak baino bi puntu eta erdi gehiago; eta haren atzetik gelditu ziren Maddalen Arzallus, 609,5 punturekin; eta Saioa Alkaiza, 608,5 punturekin.

Finalaurre­koen lehen eta bigarren itzuliko saioetan lortutako puntuak batuta, hartara, sailkapen nagusia argi gelditu da eta, haren eskutik, abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan Maialen Lujanbio txapelduna­rekin batera arituko diren lehenengo zazpi sailkatuen zerrenda. Sailkapene­ko hurrenkera­n, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumen­di, Amets Arzallus, Nerea Ibarzabal eta Joanes Illarregi dira zortzikote­a osatuko dutenak. Oholtza anitza izango da, beraz, Iruñekoa. Lujanbio, Mendiluze, Arzallus, Gaztelumen­di eta Colinak badaukate esperientz­ia txapelketa­ko finaletan, baina lehenengo aldia izango da Martin, Illarregi eta Ibarzabale­ntzat. Lehenengo aldia izango da azken oholtzan hiru emakume daudela, lehenengoa bertsolari nafar bat arituko dela.

Finaletik oso hurbil gelditu dira Julio Soto eta Aitor Bizkarra, 2,5 eta 3 punturen faltan, hurrenez hurren; eta hauen atzetik Oihana Iguaran, Agin Laburu, Jone Uria, Unai Agirre, Onintza Enbeita, Saioa Alkaiza, Maddalen Arzallus, Miren Artetxe eta Eñaut Martikoren­a.

EGiroa bero zegoen Bilboko Bizkaia frontoian saioa abiatu zenerako eta sei bertsolari­ak oholtzara hurbildu ahala publikoak txalo eztandarek­in egin zien harrera. Hauen artean bazeuden finalera iristeko aukera nabarmenak zituztenak eta bazeuden, Alkaizak berak agurrean nabarmendu zuen bezala, galtzeko ezer eta irabazteko dena zeukatenak ere. Abia

FINALAURRE­KO BOROBILA Argazkia

puntu eroso eta deserosoak tartean, bakoitzak berea egitea besterik ez zuten, erortzea saihestuz. Eta hala egin zuten, publikoare­ntzat gozagarria izan zen saioa eskaini baitzuten denen artean. Arzallusek eta Mendiluzek ireki zuten saio puntuagarr­ia, partidu bereko politikari­en azaletik. Politikare­n munduko azpi-jokoen erretratu ironiko ederra eskaini zuten, bertsoz bertso.

Zortziko handian ere fin aritu zen irabazlea, Maddalen Arzallusek­in batera osatu zuen lanean; baina bakarkakoa­n eskuratu zituen puntu gehien. “Kanporatu egin zintuzten. Bizitza erabat aldatu zaizu” izan zen proposatut­ako gaia, eta Arzallusek futbol taldetik bota duen haur baten azaletik kantatu zuen, txarra izanagatik kirola pasioz bizi duena. Gaiak ikuspegi eta istorio anitzetara­ko ematen zuen eta denek ala denek nabarmentz­eko aleak uzteko aukera baliatu zuten azken ariketa. Iruñerako bidea hartze besterik ez da gelditzen orain.●

*Bigarren itzulia osatuta, abenduaren 18an Iruñeko Nafarroa Arenan jokatuko den finalerako sailkatu diren bertsolari­ak.

Alaia Martin

Aitor Mendiluze Sustrai Colina

Beñat Gaztelumen­di Amets Arzallus Nerea Ibarzabal Joanes Illarregi

Julio Soto

Aitor Bizkarra Oihana Iguaran

Agin Laburu

Jone Uria

Unai Agirre

Onintza Enbeita Saioa Alkaiza Maddalen Arzallus Miren Artetxe

Eñaut Martikoren­a 1.405,5 1387,5 1.378 1.373 1350 1.344,5 1332 1.329,5 1.329 1.321 1.301 1298 1.292 1.272 1270,5 1244,5 1.240 1.220,5

Abenduaren 18an, Iruñeko Nafarroa Arenan.

Goizeko saioa 11:00etan hasiko da eta arratsalde­koa 1630ean. Aurkezle lanetan arituko dira Alaitz Rekondo Ferrero, Aritz Bidegain Aire, Idoia Anzorandia Kareaga eta Ion Zaldua Brit.

●฀Zuzeneko emisioa.

Internetez bertsoa.eus eta eitb.eus atarietan. Telebistaz ETB4-EN. Etb1ean, 22:30ean errepikape­na.

Aitor Mendiluze Gonzalez (Andoain, 1975).

2017ko Txapelketa Nagusian txapelduno­rde izan zen; 2001etik final guztietan aritu da.

Alaia Martin Etxebeste (Oiartzun, 1987).

2013ko eta 2017ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa­n finalaurre­koetan jardun zen. Lehenengo finala izango du hau.

Amets Arzallus Antia (Hendaia, 1983).

2013ko txapelduna eta 2009ko txapelduno­rdea. 2005etik final guztietan aritu da. ●

Beñat Gaztelumen­di Arandia(añorga, 1987).

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da 2013an eta 2017an.

Joanes Illarregi Marzol (Leitza, 1999).

Nafarroako Bertsolari Txapelkete­tan hiru aldiz aritu da, eta hau du lehenengo Bertsolari Txapelketa Nagusia.

Maialen Lujanbio Zugasti (Hernani, 1976).

Euskal Herriko egungo bertsolari txapelduna. 2009an ere irabazi zuen txapela eta txapelduno­rde izan zen 2001ean eta 2013an.

Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-xemein, 1994).

Bizkaiko egungo txapelduna, bere bigarren parte-hartzea da Txapelketa Nagusian, lehenengoa finalera heltzen dela.

Sustrai Colina Acordarrem­enteria (Urruña, 1982).

2001etik finalista izan da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusietan.

 ?? ?? 3600 zalek bete zuten Bilboko Bizkaia frontoia.
3600 zalek bete zuten Bilboko Bizkaia frontoia.
 ?? ?? Amets Arzallus nagusitu zen atzo jokatutako finalaurre­koan.
Amets Arzallus nagusitu zen atzo jokatutako finalaurre­koan.

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain