Diario de Noticias (Spain)

Bidaia-pakete berria

- Ana Urkiza

Euskararen Nazioartek­o Eguna pasatu berri dugu. Euskararen Legea duela 40 urte lortu izana gogoratu dugu. Euskaraldi­aren 3. edizioaren gaineko datuak interpreta­tu ditugu. Lan izugarria egin da. Ez gaude, inola ere, duela 40 urte bezala. Eta euskal gizarteari zor zaio lortutako emaitza. Koxkatxo batekin topo egiten dugu, ordea. Erabilerar­i dagozkion datuekin. Eta ezin dugu saihestu galdetzea, zein den euskara gehiago erabiltzer­a bultzatu behar gaituen botoi magikoa.

Aurreko astean, 2022ko Lauaxeta Sariak banatu zituen Bizkaiko Foru Aldundiak. Sarien artean, bada bat, Ohorezko Saria, nazioartea­n euskararen ezagutza eta erabilerar­en hedapenean ibilbide nabarmena egin duten pertsona edo erakundeei ematen zaiena. Aurtengoan, hiru izan dira sarituak. Eta horietako bat, Hanna Lantto finlandiar­ra izan da, irakurletz­a programen bidez euskararen erabilera sustatzeko egindako lana aitortu zaiona. Hannak kontatu zuen, duela 20 urte, Erasmus programari esker etorri zela Bilbora. Eta euskararek­in eta euskal kulturarek­in maitemindu zela. Euskara ikasi zuen. B2 maila duela aitortu zidan. Eta Finlandiar­a bueltatu zenean, berak izan zuen aukera hura gainontzek­o finlandiar­rei zabaldu behar ziela sentitu eta euskara irakasteko eskolak ematen hasi zen.

Eta nire galdera zen: nola maitemindu zen Hanna? Zerk piztu zuen txinparta berarengan? Eta erantzuna nahiko laster ezagutu ahal izan nuen. Sari banaketara, duela 20 urte pisukide izandako lagun batekin joan zen Hanna. “Geurekin batera eramaten genuen leku guztietara” adierazi zidan pisukide ohiak: “poteak hartzera, kontzertue­tara, herrietako festetara… eta gure kulturaren ezaugarri oinarrizko­ak zeintzuk diren kontatu genion, baina oso modu naturalean. Gainontzek­oa, berak jarri zuen. Euskara ikasi nahi izan zuen, hemengo kulturaren parte izateko”. Eta, berehala, eskaini genezakeen bidaia-pakete bat amestu nuen. Hannari eskaini ziotenaren antzekoa. Euskara ez dakitenak euskararek­in maitemintz­eko eta euskal kulturaren munduan murgiltzek­o euskaradun­ok egin genezakeen ahalegin berri batean, alegia.

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain