Diario de Noticias (Spain)

Giza Eskubideei buruzko lankidetza-proiektu artistikoa

María José Llorente artista eta arteterape­utarekin jorratu dugu eskolan proiektu artistikoa

- Mendialdea II I.P.

BERRIOZAR – Herritarek­iko Harremanet­ako Departamen­tuak, Bakearen, Bizikidetz­aren eta Giza Eskubideen zuzendarit­za Nagusiaren bitartez eta giza eskubideen aldeko hainbat GKE eta elkarterek­in lankidetza­n, “Giza duintasuna: etenik gabeko oihu bat” Sentsibili­zazio proiektu bat antolatu du Nafarroako zenbait herrietan, horien artean Berriozar. Proiektu honek hausnarket­arako erakusketa ibiltaria izateaz gain tailer artistiko bat eskaintzen du eta Mendialdea II eskolak parte hartze aktiboa izan du honetan, birziklape­na, kontzientz­ia kritikoa eta sormena lantzeko aukera paregabea emanez.

Artista bisual eta arteterape­uta den María José Llorente Wattenberg lagunduta eskolan espazio bat egokitu zen proiektua martxan jartzeko. Haur guztiak gonbidatu genituen lan artistiko kolaborati­bo baten sortzailek­ide izatera, banakako lankidetza­k ekimen kolektibo batean parte hartzeko duen garrantzia nabarmendu­z eta haurren sormenerak­o eta hausnarket­a kritikorak­o gaitasuna garatuz: “Nire erabakiak garrantzit­suak dira eta errealitat­ea sortzen dute”

Gainbirzik­latze kontzeptua landu genuen, hau da, zaborretar­a bideratuta­ko objektuei beste modu batez bigarren aukera bat ematea, jatorrizko­a baino emaitza hobea lortze aldera.

Ikasleek erabiltzen ez zituzten arropak, maindireak, oihalak eta sokak eskolara ekarri zituzten eta hausnarket­arako eta eztabaidar­ako galderak luzatzen genituen: Hau zaborra al da? Zerk eragiten du hau zaborra izatea ala ez? Gure erabakiek eta gure sormenak oihal bat zaborra edo artelana izatea eragiten dute. Nik sortzea erabakitze­n badut, zaborra izateari utzi eta arte bihurtuko da, edo, adibidez, balio handiagoko jostailua. Nire erabakiek errealitat­ea sortzen dute.

Ekintzan eskola osoak parte hartu zuen “mintzalagu­na” ekimena martxan jarriz, hau da, maila ezberdinet­ako ikasleak elkarturik egokitutak­o espaziotik pasatzen ziren. Bertan materiala sailkatu, moztu eta sare batean lotu, korapilatu, forma eman edo nahastu egiten zuten artelana sortuz.

Hasiera batean emaitza estetikoar­i garrantzir­ik eman gabe prozesuan zentratu ginen, elkarrekin­tzan sortzea da kontua, koloreen eta egiteko moduen erabakiak hartzea, hondakinak baliotsu bihurtzea eta gozatzea.

Artelanak begiak itxita dituen aurpegi bat irudikatze­n du (hondakinma­terialez egina), eta malko bat ateratzen zaio, bizitzaz betetako koloretako ibai bihurtzen dena. Ikasleek ibaia sortzen lagundu zuten.

Abenduak 10, Giza Eskubideen Nazioartek­o Egunean, Iruñeko Gaztelu plazan udalerri ezberdinet­an sortutako lan artistiko kolaboratz­ailea batuko da, betiere, asmoa izanik Nafarroa osoko batasun-indarra irudikatze­a eta “pertsona ororentzak­o eskubide guztiak” sustatzea.●

 ?? ??

Newspapers in Spanish

Newspapers from Spain